NAIZ

Ongietorri beroa eman diote Korrikari Baionan

Bihar amaituko da 22. Korrika, baina aurretik ezin zuen Lapurdi goitik behera zeharkatu gabe utzi. Larunbat honetan ibiliko da lurraldean zehar, Baionara 17:30ak aldera iritsita. Igandean, amaiera jaia izanen da Donostian.

Arratsaldeko 17.30ak aldera heldu da Korrika Baionara.
Arratsaldeko 17.30ak aldera heldu da Korrika Baionara. (Guillaume FAUVEAU)

Helmuga gertu ikusten da dagoeneko. Igande honetan amaituko da Korrikaren aurtengo edizioa Donostian. Hala ere, oraindik kilometroak gelditzen dira bertara iristeko eta gaur Lapurdik hartu du lekukoa, Nafarroan sartu-irten azkarren bat eginda, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikusi daitekeen moduan.

Ibardinen behera gerturatu dira Azkainera, non jendetza ikaragarria zuen zain euskararen aldeko ekimenak.

Eta istorio bitxiren bat ere utzi du egunak.

Barnealdetik ibili da goizean zehar.

Senpere igarota, Sara aldera egin du ondoren Nafarroan sartu-irtena egiteko. Muga horretan, lehen kilometroa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartu du. 

Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu, Kanbo, Hazparne, Uztaritze, Hiriburu eta, 17:30ak aldera, Baiona ere zapalduko ditu datozen orduetan..

Mugako azken kilometroa Nafarroako Bertsozale Elkarteak hartu du eta Baztanen sartu da Korrika. Bidean Xabier Terresorek bertsoz agurtu ditu korrikalariak.

Ondoren Zugarramurdira joan da lelukoa. Egun historikoa da, lehen aldiz zeharkatzen baitu sorginen herria Korrikak. Txaloz eskertu diete orain arte eskainitako babesa, beti egon baitira lanean.

Nafarroara bisita motza egin ostean, berriro sartu da Ipar Euskal Herrian, Itsasutik, eta Ainhoan hainbat korrilari euren txakurrekin atera dira.

Bertatik kostalderako bidea egin du Korrikak. 

Arratsaldeko 17.30 aldera, Baionan sartu da Korrika. Mugerreko Herriko Etxeak hartu du hiriko lehenbiziko kilometroan lekukoa.

Bake Bideak ere hartu du lekukoa eta bere segidan Josu Urrutikoetxea preso ohiak eraman du euskal presoen kilometroan lekukoa, Baionako presondegiaren ondoan.

Xuti Gazte dinamikako kideek goi mailako ikasketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute beren txanda hartu dutenean.

Arratsaldeko 17.30ak aldera heldu da Korrika Baionara.
Arratsaldeko 17.30ak aldera heldu da Korrika Baionara. (Guillaume FAUVEAU)
Jende asko bildu du Korrikak Baionan.
Jende asko bildu du Korrikak Baionan. (Guillaume FAUVEAU)
Bake Bidea taldeak ere eraman du Korrikaren lekukoa Baionan.
Bake Bidea taldeak ere eraman du Korrikaren lekukoa Baionan. (Guillaume FAUVEAU)
Josu Urrutikoetxeak Korrikaren lekukoa hartu du Baionan.
Josu Urrutikoetxeak Korrikaren lekukoa hartu du Baionan. (Guillaume FAUVEAU)
Etorkinekin BAB Korrikako lekukoa hartu du Baionan.
Etorkinekin BAB Korrikako lekukoa hartu du Baionan. (Guillaume FAUVEAU)
Xuti Gazte dinamikako kideek goi mailako ikasketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute.
Xuti Gazte dinamikako kideek goi mailako ikasketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute. (AEK)
Errugbilari euskaldunak euskararen aldeko entseguak egin dituzte Korrikan.
Errugbilari euskaldunak euskararen aldeko entseguak egin dituzte Korrikan. (AEK)
Jendetza bildu da Baionan Korrikan parte hartzeko.
Jendetza bildu da Baionan Korrikan parte hartzeko. (AEK)

Biarritz, Bidarte, Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñatik pasa ondoren, gauerdian, Hendaiara iritsiko da.