
Ukrainako agintariek bederatzi giza korridore berri irekitzeko Errusiarekin akordioak iragarri dituzte astearte honetan, herrialdeko hainbat tokitan zibilak ebakuatzeko.
Irina Vereshchuk Ukrainako lehen ministroak Telegramen bidez azaldu duenez, zibilak Zaporiyiara joan ahal izango dira Mariupoletik. Halaber, Berdiansketik, Tokmak eta Energodar hirietatitik atera ahal izango dira errefuxiatuak.
Gainera, Severodonetsketik, Lisichansketik, Popasnatik, Hirsketik eta Rubizhnetik Bajmuteraino joan ahal izango dira.
Astelehenean 4.350 pertsona baino gehiago ebakuatu zituzten korridore humanitarioei esker. Gerra hasi zenetik 4,5 milioi pertsona baino gehiago atera dira Ukrainatik.
Deportazioak Mariupolen
Bestetik, Mariupoleko alkatea den Vadym Boychenkok salatu duenez, errusiarrek milaka lagun deportatu dituzte. «Gure kalkuluen arabera, Mariupoleko 20.000 eta 30.000 biztanle artean izan daitezke», adierazi du.
Boychenkoren arabera, Mariupoleko biztanleen %50 atera dira hiritik. Gerra hasi berria zenean, tren zerbitzua martxan zegoen bitartean eta errepideak oraindik erabil zitezkeen bitartean, ia 140.000 zibilek Mariupoletik alde egitea lortu zuten.
Eta ondoren 60.000 herritar inguru giza korridoreen bitartez, boluntarioen laguntzarekin, ebakuatu zituzten.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik



