
212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 127k parte hartu dute 2021eko sariduna izendatzeko 2022ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa txandetan. Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materala’ eleberria aukeratu dute eta Itxaro Bordaren ‘Euri zitalari esker’ izan du lehiakide azken bueltan.
Akademiakideen arabera, Eider Rodriguezen eleberria «irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra» da. «Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen moduan definituko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana», azaldu dute.
Euskal Herriko irakurleek ematen duten sariak 26. edizioa izan du aurten. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 1996an jarri zuen abian Beterriko Liburua literatur aipamena (gerora 111 Akademiaren Saria bihurtua) euskal literaturaren plazan irakurleari hitza eta protagonismoa eman asmoz.
Ordutik izan diren idazle sarituen artean daude, besteak beste, Joxean Agirre, Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionaindia, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Irati Jimenez, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Kirmen Uribe, eta Uxue Alberdi.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

