
UEUk, Bira Produkzioak eta Hiru Damatxok egindako lana da ‘Bekaduna’, Mikel Alvarezek eta Lander Arretxeak zuzendutako produkzio honen helburua Udako Euskal Unibertsitatearen 50. urteurrena «modu jostagarrian» ospatzea da. Datorren asteartean, maiatzaren 3an, estreinatuko da lehenengo kapituloa sarean.
Aktoreak UEUko lantaldeko 16 kidek eta zuzendaritzako batek osatzen dute. Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradun eta proiektuaren koordinatzaileak adierazi duenez, «BIRA eta Hiru Damatxokoek ‘The Office’ telesailean oinarritutako gidoia aurkeztu zigutenean, segituan gustatu zitzaigun eta lantaldeko kideak aktore bihurtzea ederra litzatekeela pentsatu genuen».
Simon da istorioaren protagonista. Eibarrera lan elkarrizketa bat egitera doanean, urgentzia bat dela eta UEUren egoitza den Markeskoa jauretxean sartu beharko da. UEUko langileek beste pertsona batekin nahastuko dute eta ordutik aurrera dena kilker kaiola bat bihurtuko da.
Protagonista Mikel Irazustak antzezten du, Barrexerka taldekoa. UEUko lantaldeko aktoreak Irati Iciar, Ireide Arriolabengoa, Aitzol Astigarraga, Alazne Lazpiur, Unai Del Burgo, Zihara Enbeita, Zuriñe Etxanobe, Koldo Garcia, Oihana Gardoki, Nekane Intxaurtza, Uxoa Iñurrieta, Oihane Landazabal, Ainhoa Latatu, Mari Karmen Menika, Ane Sarasua, Idoia Torregarai eta Xabi Zubeldia dira.
Egitasmo hau maiatza eta ekainean UEUk egingo duen bazkidetza kanpainaren baitan kokatzen da. ‘Bekaduna’ lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren Youtube kanalean berri bat argitaratzea da. Tarteko asteetan bestelako edukiak zabalduko dituzte: toma faltsuak, gifak, argazkiak eta abar.

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean
.jpg)
Canal Roya, destrozar un valle pirenaico con fondos europeos para desarrollo sostenible
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord
