
Bertsozale Elkarteak jakinarazi ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioko parte-hartzaileak. Duela zenbait hilabete iragarri bezala, udazkenean jokatuko da. Irailaren 24an abiatuko da Getxon eta Iruñeko Nafarroa Arenan egingo da finala, abenduaren 18an.
Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2021ean amaitutako Bizkaikoan, Nafarroakoan eta Xilaban (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoa), eta oraintxe jokatzen ari den Arabako Bertsolari Txapelketan.
«Azken hau ezustean atzeratu behar izan zen neguko osasun egoera tarteko eta ekainean amaitzen denean irekiko zaie sailkatuei izena emateko aukera; orduan ezagutuko ditugu Txapelketa Nagusiko ordezkari arabarrak», azaldu dute Bertsozale Elkartetik.
Beraz, Arabako parte-hartzaileen izenen faltan, hau da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolarien behin-behineko zerrenda:
Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Amets Arzallus Antia, Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Iguaran Amondarain, Eneko Lazkoz Martinez, Eñaut Martikorena Lizaso, Gorka Pagonabarraga Agorria, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Apalategi Astigarraga, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Julio Soto Ezkurdia, Maddalen Arzallus Antia, Maialen Akizu Bidegain, Maialen Lujanbio Zugasti, Miren Amuriza Plaza, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Elustondo Plazaola, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Oihana Iguaran Barandiaran, Onintza Enbeita Maguregi, Patxi Iriart Hiribarren, Saioa Alkaiza Guallar, Sustrai Colina Acordarrementeria, Unai Agirre Goia, Unai Gaztelumendi Arandia, Unai Mendizabal Jauregi, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Xabier Silveira Etxeberria.
Ekainaren 22an aurkeztuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta orduan emango ditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.
Jon Maiaren agurra
Jon Maiak agur esan dio txapelketari sare sozialen bitartez. 4 aldiz finalista izandako bertsolariak 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalean botatako azken agurra gogoratu du txapelketa agurtzeko:
Betirako eskertua, agur txapelketari!
— Jon Maia Soria (@maia_jon) May 3, 2022
Bidaia luze eta ederra izan da, nire bizitza.
Hemen Euskal Herriko Txapelketa Nagusi batean botatako azken agurra:https://t.co/JxW7kkEXVN pic.twitter.com/n4LPhC7v28
Jon Maiarekin batera, honako hauek ere uko egin diote txapelketan parte hartzeari: Etxahun Lekue Etxebarria, Odei Barroso Gomila, Jokin Uranga Isuskiza, Beñat Lizaso Alberdi, Unai Muñoa Amundarain eta Iñigo Izagirre Urteagak.
[eu] 500 errorea
Zerbitzariaren barne errorea
Zerbitzariak barne errore bat edo konfigurazio oker bat aurkitu du eta ezinezkoa izan da zure eskaera burutzea.
Mesedez, zerbitzariaren administratzailearengana jo, eta jakinarazi zer ordutan gertatu den errorea, eta errore horren eragile izan daitekeen zer egin duzun.
[es] error 500
Error interno del servidor
El servidor encontró un error interno o mala configuración y no pudo completar su solicitud.
Por favor, póngase en contacto con el administrador del servidor e infórmeles de la hora en que se produjo el error, y todo lo que pudo haber hecho que pudo haber causado el error.
[fr] erreur 500
Erreur interne du serveur
Le serveur a trouvé une erreur interne ou une mauvaise configuration et n'a pas pu compléter votre demande.
S'il vous plaît, mettez-vous en contact avec l'administrateur du serveur, et veuillez l'informer de l'heure à laquelle l'erreur s'est produite ainsi que tout ce que vous avez pu faire et qui serait susceptible de l'avoir causée
[en] error 500
Internal server error
The server encountered an internal error or misconfiguration and was unable to complete your request.
Please contact the server administrator, and inform him of the time the error occurred, and anything you might have done that may have caused the error.
