
Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen sarea da. Euskara ikasten ari direnak eta euskara menperatzen dituztenak bikoteka harremanetan jartzen dituzte eta horiek, ahal dutenean, internet bidezko bilerak zehazten dituzte euskaraz hitz egiteko, soltura hartu eta lotsa galtzeko.
Duela hamar urte sortu zen plataforma. Astero ordubetez, pantailaren bi aldetan, bi lagun batzen dira. Bidelaria da bata, eta bidelaguna bestea. Mundu osoan daude bidelariak (euskara praktikatu nahi dutenak), baina azken aldian, batez ere pandemiaren ostean, bidelagunen falta sumatzen ari dira, alegia, euskara menperatzen duten hiztunak.
Hori dela eta, bidelagun bezala izena eman nahi duen jende bila dabil Mintzanet. Izan ere, internet bidez jendea ezagutzeaz gain, euskarari berari laguntzeko modu bat da. «Berdin du noiz, berdin du nondik eta zertarako. Kontua euskaraz aritzeko aukera izatea da, eta horretan Mintzanet sareak frogatu du, euskara ikasi eta euskaraz aritu nahi duenarentzat tresna ezin hobea dela», aipatzen du Mintzanetek.
Proiektuan parte hartzen duten hiztun asko Euskal Herrikoak badira ere, diasporako jendea ere dago sarean, euskara praktikatzeko zailtasun handiagoak dituztenak. «Ahalegin handia egiten dute euskara ikasi nahi dutenek. Ikasi eta mintzatzea da hizkuntza baten baldintza. Eta premia eta gogo hori asetzeko sortu zen Mintzanet. Prozesu hori errazteko, eta astero pantailako lagunaren bitartez urratsak emateko, ikasia praktikan jartzeko, euskaraz mintzatzeko», dio sareak.

Una breve radiografía de los cuidados, a modo de argumentario para el 30N

Otegi no será candidato de EH Bildu a lehendakari: «Cada uno ha de estar donde le corresponde»

Imanol Pradales: muy del partido, institucional y con algún borrón en el expediente

Improvisadores de versos se dan cita en Orio siguiendo «las directrices lingüísticas del TSJPV»

¿Quién asumirá el reto de pelear contra la larga sombra de Urkullu?

Imanol Pradales: muy del partido, institucional y con algún borrón en el expediente

‘Gernikako Arbola’: 170 años del perseguido y querido zortziko elevado a himno de Euskal Herria

«Aukera berdinekin bidea egiten ari gara, eta horrek aurrekoa deseroso sentiarazten du»
