Aukerak zabalduz
Zer da? Neska edo mutila?», galdetzen da. Kuriositatez, ohituraz... «Es chico-chico», komentatzen zidaten ekografietan, irriz. Niri ere, ez dakit zergatik, grazia egin zidan. Emakume aunitzek bezala, neskatxa batekin irudikatua nuen nire burua, eta ilusio bereziz hartu nuen berria. Badakit, momentu horretatik bertatik, ez dakidan mekanismo pila bat jarri zirela martxan nire burmuinean, izanen nuen semeari lotuta.
Bi egunetan hiru urteko bi neskato ikusi ditut antzeko jolasetan; bat panpinari bularra ematen ari zen, bertzea fardela aldatzen. Eta umea nintzeneko irudi hura etorri zait: logelako ispiluan panpina besoetan kulunkatzen, amarena egiten. Gau batzuetan, jada errealitatean nire burua hori bera egiten ikusten dudanean honetaz pentsatzen dut. Sentsazio berezia da. Hainbertze gauza pasatu da ordutik... eta, halere, haur hura naiz. «Nola ekartzen den, e», aipatu ohi da halako jolasak ikustean.
Dudan umorearen eta indarraren arabera, argudiatzen hasten naiz: «Kontua ez da ekartzen dutela, ikusten dutena imitatzen dute...».
Sexuaren eta generoaren inguruan solastatzeko gelditu ginen lehengo egunean herriko talde feministako lagun batzuk, eta ederra izan zen ariketa. Ez atera ziren ideiengatik bakarrik, mintzapraktika eta batez ere elkar aditzeko praktika bezala baizik. Borobilean jarri, interesatzen zaizkigun kontuak eta liburuak konpartitu, ulertuak eta errespetatuak sentitu, espazio lasai eta seguru batean... Erantzun eta ondorioekin baino galdera gehiagorekin atera ginen. Seinale ona.
Zer da generoa? Zer sexua? Zenbat sexu eta genero daude? Zer erran nahi du emakume edo gizon izateak? Bata edo bertzea izan behar da? Izateko zein modu daude?... Aukerak zabaltzea da nire ustez garrantzitsua, goxotasunez, Naizen elkarteak egiten duen bezala. Eta elkarrekin ikastea, exijentzia eta zamarik gabe, batzuetan hanka sartuz. •

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Kilian Jornetek ezkutuko karta bat erakutsi du muturreko eskian

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
