
Iker Casanova izango da EH Bilduk proposatu duen hautagaia Bizkaiko ahaldun nagusi izateko, koalizioak ohar batean jakinarazi duenez.
Hala, Bizkaiko Mahai Politikoak 2023ko hauteskundeetan Casanova zerrendaburu izateko proposamena aurkeztuko dio EH Bilduren oinarri sozialari.
Hautagaitzak aurkezteko barne prozesua ekainaren 5era arte egongo da zabalik. Datozen asteetan EH Bilduren oinarriek bozkatu egin beharko dute, koalizioaren barne araudian jasotzen den bezala.
Bizkaiko Mahai Politikoak azpimarratu duenez, «Casanovak ibilbide politiko eta instituzional luzea du. Gaur egun, Eusko Legebiltzarreko kide da eta oso ondo ezagutzen ditu Bizkaiko erakunde eremua eta errealitate soziopolitikoa».
Horrekin batera, nabarmendu du, «EH Bilduk Bizkaian bultzatu nahi duen profil sozial eta urbanoa irudikatzen du» barakaldarrak. «Justizia sozialetik, Bizkaian sinesten eta lan egiten duten bizkaitar gehienak berak ordezkatzen ditu», Bizkaiko Mahai Politikoaren iritziz.
Araba eta Nafarroa
Datorren urtean izango diren hauteskunde prozesuei begira, EH Bilduk dagoeneko jakinarazi ditu Arabako Aldundirako eta Gasteizko Udalerako proposatu dituen zerrendaburuak: Eva Lopez de Arroyabe eta Rocio Vitero dira, hurrenez hurren.
Nafarroako kasuan, dagoeneko prozesua itxita dago eta hautagaitza gehiago ez denez aurkeztu Laura Aznal eta Joseba Asiron izango dira Legebiltzarrerako eta Iruñeko Udalerako hautagaiak, hurrenez hurren.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
