Nagore Belastegi
Aktualitateko erredaktorea / Redactora de actualidad

Arrate Egañaren ‘Itzalen distira’, argilunez betetako ipuinen bilduma

Egunerokotasuneko egoerak deskribatzen ditu Egañak bere liburu berrian. Egin ohi ditugun sakrifizioak eta batentzat egoera txarra denetik beste batek zerbait ona ateratzeko duen gaitasuna dira guztiak elkar-lotzen dituzten gaiak. Hitzez gain, azaleko irudia ere berea da.

Arrate Egaña ‘Itzalen distira’ liburuaren aurkezpenean.
Arrate Egaña ‘Itzalen distira’ liburuaren aurkezpenean. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Argien eta itzalen arteko dikonomia klasikoa da Arrate Egañak idatzi berri duen liburua osatzen duten ipuinen gai nagusietako bat. ‘Itzalen distira’ (Erein) argitaratu arte igaro den urtebetean, argitaletxera eraman zuen zirriborroa izugarri eraldatu da. «Inoiz ez dut ikusi hain azkar eta hain barruraino ulertu duenik adierazi nahi nuena», esan du idazleak Uxue Razquin editoreari buruz, zeinek prozesuan lagundu dion. Izan ere, Egañak ez du sinisten «autorearen sakralizazioan», askotan liburu baten atzean lan handia dagoelako.

Razquinek azaldu du narrazio bilduma bat dela, eta istorio guztiek amankomunean dutela egunerokotasuna bihurritzen dela. «Askotan ez dakizu zein izango den irtenbidea, eta hobe jakingo ez bagenu», aipatu du istorioen izaera ilunari erreferentzia eginez. Irati Jimenezek behin aipatu omen zuen euskal literaturan gris asko dagoela, eta Egaña hortik ateratzen saiatu da. «Badago momentu bat non logika irauli egiten den», aipatu du editoreak egunerokotasunean topatzen ditugun egoerak direla argituz.

Gelaz osatutako etxe metaforikoa

Bilduman sartuko zituen ipuinak aukeratzeko garaian sailkatu behar izan zituzten. «Atxagak esan izan du bere obrak pixutan sailkatzen dituela. Nik etxe bat bezala irudikatzen dut, gela desberdinekin. Ipuin bakoitza gela bat da. Batzuk ez dira familiakoak, eta gela horiek giltzaz itxi nituen, baztertu egin nituen. Beste batzuk jantziago zeuden, mueble dotoreekin, eta beste batzuk biluzik zeuden, apaintzea behar zuten», kontatu du metafora batekin.

Pixkanaka aukeratutako ‘gelak’ apaindu egin zituen, presarik gabe, eta hori da lortu duen emaiza. «Oso desberdinak dira baina badaude gai edo estilo batzuk denak lotzen dituztenak», esan du. Tartean, zahartzaroa eta heriotza, sakrifizioa eta itzalak eta argiak. «Tristea da baina normala da baten itzaletik beste batetik argia ateratzea», adierazi du idazleak.

Adibide betzala, ‘Itzalak’ deituriko ipuina laburtu du. Familiako hiru emakumeek zerbait kontatu nahi dute, baina ez dakite nola, zaila egiten zaie. Orduan, zerbait gertatzen da, egoera ilun bat, dena eklipsatuko duena, eta emakumeek aukera hori baliatzen dute nahi dutena egiteko. «Nik uste dut emakume askori gertatzen zaigula hori, egoeraz baliatzea, umeak bezala: ea lurrikara bat dagoen eta horrela ez noa eskolara», azaldu du.

Egañak berak esan duenez, hizkera zuzena eta zehatza erabiltzen saiatu da hori irakurtzea gustatzen baitzaio. Era berean, fikzioa hautatu du, genero hori gustatzen zaiolako, nahiz eta interesatzen zaizkion gaiak jorratu dituen.

Emakumeak nagusi

Pertsonaiei dagokionez, gehienak emakumeak dira, baina ez heroiak, baizik eta pertsona normalak, adin, nortasun eta egoera desberdinekin. Gizon batzuk ere ageri dira, baina «ezohikoak» dira: «bortxatua izan den gizona, maitasunagatik negar egiten duena…». Egañak dio bera ez dela «oso intimista», baina pertsonaien pentsamenduetan sakontzen saiatu da, emozioz kargatu gabe.

Bere kasuan, ‘Final destination’ izena darama ipuineko emakumearekin sentitzen da identifikatua, pantailako fikzioekin obsesionatuta dagoena, bahitua, eta «keinu heroiko» bat egiten duena hortik ateratzeko.

Izenburuari dagokionez, Razquinek aitortu du bereziki zaila dela ipuin bildumei izena jartzea. Normalean guztien ezaugarriak biltzen dituen ipuinaren izena jarri ohi da eta hori egin dute oraingoan.

Azalak ere gai nagusiekin badu harremana. Egañak berak margotutako koadro baten zatitxo bat da, non txori bat sakrifikatua den, eta kolore argi eta ilunak dituen. «Sakrifizioaren ideia aspalditik daukat buruan eta koadroa oso zaharra da», aipatu du.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".