
Aitzol Maurtua Egurenek gaur larunbatean jarri dio bukaera 20 urteko kartzelaldiari. Izan ere, 2002ko maiatzean atxilotu zuten Valentziako Algemesí herrian eta orain arte izan dute preso, denbora gehienean etxetik oso urrun eta isolamendua pairatzen.
Honezaz gain, Espetxe Zuzendaritzak berak onartu zuenez, 2017. urtetik behintzat zigorraren hiru laurdenak beteak zituen (baldintzapeko askatasuna zegokion beraz). Huelvatik hurbildu zutenean adierazi zuen, prentsa-ohar batean
Atxondoarra da Maurtua. Azken bi urteetan baino ez da Durangaldetik gertuago izan. Huelvan bete zuen zigorra 2020. urtera arte. Pedro Sanchezen Gobernuak abiatutako hurbiltze prozesuan Palentziako Dueñaseko kartzelara lekualdatu zuten orduan, eta hortik, pasa den udan, Basaurira. Bertatik atera da gaur aske, zigorra bururaino agortuta.
Iberiar Penintsulako beste muturrera eraman aurretik Caceresen preso izan zuten Aitzol Maurtua. Huelvan zelarik, 2016. urtean salatu zuen Etxeratek 25 euskal preso isolamendua jasaten ari zirela, tartean bera.
Atxiloketa Polizia espainolak burutu zuen Algemesín, duela 20 urte eta hiru aste. ETAk uda partean espiniar interes turistikoen aurka buruturiko kanpainan parte hartzea egotzi zioten. 21 urte baino ez zituen orduan Maurtuak. Baina aurretik, gainera, kale borroka akusaziopean atxilotu zuen Ertzaintzak.

La alcaldesa de UPN plantea una acusación de cuatro años de cárcel para Raimundo el Canastero

En el día contra la tortura, Arnaldo Otegi relata en redes sus días de detención y tormento

Benito Lertxundi 7K-n: «Herri honek behar du osatu, jabetu zer geratu zaion atzendua»

Mural de Pepe Mujica en un barrio obrero de Montevideo: «Somos los herederos de su legado»
