
Eguzki talde ekologistak eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldi batekin Gladys del Estal aktibista oroitu dute bere izena daraman parke donostiarrean, urtero legez. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energía nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpenaren testuinguruan.
Lore, kanta eta bizikleten artean, kuadrillakoek gogoratu dute lagun aktibo hura, umore berezia zuena. Gogoratu dute haren hilketa erabat zigorrik gabe geratu zela eta 43 urte eta gero oraindik aitzortza ofizialik gabe jarraitzen duela, eta gehitu dute aitortza ofizial hori, inoiz iristen bada, ongi etorria izango dela, baina, iritsi ala ez, Gladysi inoiz ez zaiola faltako herritarren aitortza.
«Badirudi Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak azken urtetan eman dituzten pausoak bide onetik doazela behingoz, baina oraindik ez dira gorpuztu. Espero dugu aitortza laister iristea», aipatu dute parkeko ekimenean.

Azken bi urtetan ezin izan dute omenaldia beti bezala egin, baina gaur berriro ekin diote ohiko erromeriari. Parkearen atean, non pankarta bat jarri duten, elkartu dira denak; batzuk oinez agertu dira eta beste batzuk bizikletaz, Bulebarretik ateratako martxa batean. Elkarrekin, omenduaren monolitoraino joan dira eta bertan, aurreskua dantzatu dute dantzariek, txistuez lagundurik. Ondoren lore gorriak utzi dituzte bertaratuek.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
