Naiz

10 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jeanine Añez presidente boliviar golpistari

Bere burua Boliviako presidentziatarako izendatu zuen Jeanine Añez-i 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten atzo  Andeetako herrialdeko Konstituzioaren aurka egiteagatik.

Añez epaitegira bidean poliziak gidatuta.
Añez epaitegira bidean poliziak gidatuta. (AIZAR RALDES | AFP)

La Paz hiriburuko Korrupzioaren aurkako Lehen Epaitegiak aho batez zigortu du politikari eskuindarra «Estatu Kolpea II» prozeduran 2019an Evo Morales agintari legitimoak ihes egin behar izenean bere burua presidente kargurako izendatzeagatik.

«Egin behar nuena egin nuen. Konpromisoagatik eta Konstituzioak agintzen duen moduan presidente kargua hartu nuen, legeak ezartzen dituen pausu eta arau guztiak betez. Oso harro nago eta aukera izango banu berriro ere egingo nuke», desafioa egin zuen Añez-ek 'La Razón' egunkari boliviarrak jaso duenez.

Bide batez, auzi berberan sei militar eta poliziar agintari zigortu zituzten. Yuri Calderon poliziarenn komandante nagusi ohiak eta Williams Kaliman Armadakko komandanteak 10 urte emango behar dituzte kartzelan, presidente ohiaren moduan.

Gainerakoek, Flavio Gustavo Arce. Armadako Estatu Gorenaren buru izan zena tartean, zigor txikiagoak jaso dituzte, 2-4 urteko kartzela zigorrak bataz beste.

Añez kartzelan da 2021ko martxotik, 2019ko azaroan, eta oposizioko senataria zenean,   Evo Morales presidenteak presiopean kargua utzi eta berak hartu zuelako.

Erreakzioak

Espero zen moduan, ebazpenak eragin dituen erreakzioek herrialdeak bizi duen haustura politikoa agerian utzi du. Lehen hitzegin duena Eduardo del Castillo Barne ministroa izan da eta zigorra txalotu du.

«Gaur historia egin da», aldarrikatu du, 2019ko Estatu Kolpean parte hartu zutenak zigortu dutelako.

Ivan Lima Justizia ministroak ere «demokraziaren berreskurapenean ardatz erabakiorra bete» dela aldarrikatu du. Prozedura guztia eta epaileen independentzia azpimarratu du.
Aitzitik, Batasun Nazionala eskuineko oposizioak epaileak manipulatu» egin dutela ziurtatu du. «Demokraziarako egunik txarrena da», gaineratu du alderdiak.

Human Rights Watch (HRW) GKE jatorriz estatubatuarrak zalantzan jarri du eta bai bere garaian Moralesen gobernuari eta baita Añezenari justizia politizatzea egotzi dizkie.  Hasieran Añezi a «terrorismoa»  leporatu izana manipulazio horren froga dela gaineratu du.