
Gorka Etxeberria eta Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a” izan dira Binakako III. Euskal Pentatloiaren finaleko irabazleak. Oriotarrak eta aiarrak 39 minutu eta 44 segundoko bakarrik behar izan dituzte lanak amaitzeko, probako errekor berria ezarriz.
Finala Tolosako zezen-plazan jokatu da, eta irabazleek bigarren txandan hartu dute parte, Xabier Zaldua eta Jagoba Otaegiren aurka indarrak neurtuz, hain zuzen ere sailkapen nagusian bigarren amaitu duen bikotearen kontra.
Oso indartsu ekin diote Etxeberriak eta Izetak lanari. Gizon-proba amaitzerakoan nabarmen aurretik ziren eta aizkorako probaren ostean bi minutu eta erditik gorako errenta zuten, azken zatiko lanak presarik gabe hartzeko moduan. Korrika egin beharreko lau kilometroetan ere aldeak zertxobait gora egin du, eta garaipena kolokan jartzeko arriskurik ez da izan.
Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a” izan da garaipena gehien ospatu duena, izan ere, Binakakoa jokatu den hiru ekitaldietan bera izan da irabazle, urte bakoitzean bikotekide desberdin batekin. «Esan nuen argi eta garbi hirugarren txapelaren bila nentorrela, eta gaur lagunak izugarri lagundu dit», aipatu du aiarrak proba amaieran.
Esan bezala, bigarren postua Xabier Zaldua eta Jagoba Otaegirentzat izan da, hiru minutu eta hiru segundora, eta hirugarren lehen txandan aritu diren Amade eta Irazabal bizkaitarrak izan dira hiru minutu eta 39 segundora. Finaleko laukotea Mugertza III.ak eta Kañamares III.ak osatu dute.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales

PNV y PSE aceleran un pacto global para desbancar a EH Bildu de la mano del PP

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
