Arnaitz Gorriti

Endesa Ligako euskal taldeek irailaren 23tik 25era jokatuko dute Euskal Kopa

Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dira neurketa guztiak. 23 ostiralean, Araski eta IDK Euskotren 19.00etan; 24 zapatuan, Gernika eta Araski 18.00etan; 25 igandean, 12.00etan neurtuko dituzte indarrak Gernikak eta Ibaeta Basketek.

Lointek Gernika Bizkaia eta Kutxabank Araskiren arteko derbia pasa den Emakumeen Ligan.
Lointek Gernika Bizkaia eta Kutxabank Araskiren arteko derbia pasa den Emakumeen Ligan. (Raul BOGAJO / FOKU)

Ibaeta Basket da Endesa Ligako euskal taldeen artean 2022/23 denboraldiari begira taldea itxi duen bakarra eta oraindik denboraldi-aurreari berari ekiteko ere denbora falta zaie hiru taldeei. Hala ere, denboraldiaurrea amaitzeko jokatu ohi den Euskal Kopa irailaren 23tik 25era bitartean jokatuko dela jakinarazi dute taldeok ostiral honetan. Neurketa guztiak Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dira.

Hala, Kutxabank Araski eta IDK Euskotrenen arteko demak ekingo dio 2022ko Euskal Kopa honi. Irailaren 23an, ostirala, 19.00etan hasiko da gasteiztarren eta donostiarren arteko dema. Biharamunean, berriz, hilaren 24an, 18.00etatik aurrera jokatuko dute Lointek Gernika Bizkaiak eta Kutxabank Araskik. Euskal Kopako azkeneko partida irailaren 25an, igandez, jokatuko da, 12.00etan, bizkaitarren eta IDK Euskotrenen artean.

Agostina Burani argentinarra, Araskira

Datorren denboraldiari begira fitxaketa berria aurreratu du Kutxabank Araskik: Agostina Burani pibot argentinarra. Joan den denboraldian Endesa Ligako Bembibre Bierzoko taldean aritu zen 31 urteko jokalari hegoamerikarra. Aurrez, Estudiantesen kamisetarekin egin zuen debuta Emakumeen Ligan, baila baita Argentinan, Italian eta Estatu frantsesean ere.

Duela pare bat egun Natalie Van den Adelekin batera, barruko jokoa indartzera dator Burani Gasteiza. Sendotasuna da batız ere Buranın eşkalini dezakeena. Pasa den denboraldian 21 partida jokatu sitúen argentinarrak eta 4,6 puntu eta 5,1 erreboten pilatu zituen batez beste.

Argentina selekzioan 2009az geroztik ari da jokatzen pivot hegoamerikarra. Gazte mailan, gainera, 19 urgez azpikoen Munduko Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen Buranik eta nagusietan, berriz, 2018ko Hegoamerikako Txapelketa irabazteaz gain, Joko Panamerikarretan AEBtako selekzioari irabaztea zer den ere badaki.

Gogoan izan besar da pasa den denboralditik hona Kutxabank Araskik aurrekontua %20 inguru murritzago izango omen duela, Iratxe Rodriguez klubeko presidentearen esanetan. Hala, Made Urietak zuzentzen duen taldeak iaz hain lamn homna egin zuen barruko jokoa goitik behera aldatu behar izan du, Tamara Seda, Leia Dongue eta Bea Sanchezek ezin izan baitute, arrazoi ezberdinak tarteko, Gasteizen jarraitu.