BABESLEDUN EDUKIA

San Joan suak herritarrak elkartuko ditu berriro gaurik motzenean

Euskal Herriko herri askotan San Joan sua piztuko dute datorren ostegunean, bi urtez gordeta egon den festarako grina lehertuz. Hernani, Andoain, Tolosa, Arrasate edo Eibar dira Gipuzkoan festetan murgilduko diren herri handienak, baina beste herri txiki askotan ere ospatuko dute udako solstizioa.

Bi urteren ondoren, haur eta helduek suaren gainetik salto egin ahal izango dute aurten. Irudian, Tolosako sua.
Bi urteren ondoren, haur eta helduek suaren gainetik salto egin ahal izango dute aurten. Irudian, Tolosako sua. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

San Joan jaiak ospatzen dituzten herri guztiek prest dituzte dagoeneko jaietako egitarauak. Bi urteko hutsunearen ondoren, aurtengoan jaiak egoera normal batean ospatzeko moduan izango dira eta orain arte galdutako kaleko bizitza eta jendearen arteko harremanak berreskuratzeko balio izango dute, zalantzarik gabe.

Hernanin, ohitura denez, Chillida Lekuko dantza ikuskizunarekin eta Gudarien plazako preludioarekin emango diote hasiera, asteburu honetan bertan, udako solstizioaren ospakizunari. Baina jai ekitaldi nagusiak, beste herrietan bezala, ekainaren 23an (osteguna) hasiko dira ofizialki, azeri dantza, akelarrea eta San Joan suarekin, eta ekainaren 27an (astelehena) bukatu. [Datorren asteazkenean zabalduko dugu informazioa].

Andoainen ere jaiak ostegunean hasiko dira (ekainak 23), aurten hogei urte bete dituen Maizorri txalaparta elkarteak botako duen txupinazoarekin. Bi urteko etenaldiaren ondoren, sokadantza, salbea, axeridantza edo haurren danborrada bezalako ekitaldi tradizionalak berreskuratuko dira.

Berritasunen artean, herriko artisauentzako azoka, erraldoien topaketa edota su artifizialen itzulera nabarmentzekoak dira. Eta musika arloari dagokionez, talde ezagunak izango dira jaietako bost egunetan: Zetak, Doctor Deseo, Foyone, Mikel Moreno, Tremenda Jauría, Puro Relajo edo Gozategi, besteak beste.

XIXORI BELARDENDA

MAPFRE ANDOAIN

ERNAITZA LIBURUDENDA

KEINU ANDOAIN

 

Tolosan bizkorrago ibiliko dira eta larunbat honetan (ekainak 18) hasiko dira jai ospakizunak kuadrillen eguneko txupinazo, bazkari eta kalejirekin. Ofizialki, hori bai, ostegunean hasiko dira jaiak udal dantza taldearen ballet irakasleak botako duen txupinazoarekin eta ohiko suaren piztearekin. San Joan egunean ere ez dira faltako ekitaldi tradizionalak, hala nola eskopetarien alardea edo Bordon dantzariak.

Musika emanaldiei dagokienean, Udalak bertako taldeak sustatzen jarraitzen du, eta goi mailako ikuskizunak izango dira Tolosako San Joan jaietan. Esaterako, Huntza, Nikotina, Joseba Tapia, Skakeitan, Dupla, Bulego, Kerobia eta musikari gehiagoren kontzertuak egongo dira.

INDUSTRIAS BOROBIL

AMA TABERNA

IURRE TABERNA

 

Arrasaten pandemia aurreko formatua berreskuratuko du jaietako egitarauak, eta ohiko jarduera eta ekintzak antolatu dira, aforo mugarik gabe.

Aurrekari moduan, asteburu honetan hainbat kultur ekintza izango dira, baita haurren danborrada eta dantzarien emanaldiak ere. Ostegun eguerdian, txosna batzordearen txupinazoa izango da, arratsaldean makala jasotzearen ohitura zaharra berreskuratuko da beste urte batez eta, Errementeri dantza egin ondoren, gauean San Joan sua piztuko da.

Ekainaren 26ra arte, adin eta gustu guztientzako 85 ekitaldi antolatu dira. Aipatzekoa da ekainaren 25an, eguerdian, bertso jaialdia izango dela AED elkarteak antolatuta, eta jarraian ‘Zeuk iñ zeuk jan’ bazkaria berreskuratuko dela azoka plazan. Udalak sagardo kupel bat jarriko du eta parte hartu nahi dutenek ekainaren 18a baino lehen eman beharko dute izena udalaren webgunean.

AGIRRE-ETXE JANARI DENDA

ALDEDI FERRETERIA

EREINDAJAN

JMA-IFAM

LARRINETXE JATETXEA

TAKOLO AUTOAK

Eibarren ere San Joan jaietako egitaraua normaltasunera itzuliko da eta ekitaldietan eta pandemiaren ondorioz galdutako jai-giroa berreskuratuko da datozen egunetan.

Jaiak ofizialki ekainaren 23an hasiko badira ere, asteburu honetako kontzertu erakargarriak antolatu dira ETS, Xabi Aburruzaga eta Tanxugueiras talde galiziarraren eskutik.

Ekainaren 23an, osteguna, urtero bezala, Lizarrako dultzaineroei harrera egingo zaie Estaziño kalean eta kalejira egingo dute Untzaga plazaraino, bertan pregoia irakurri eta txupinazoa botatzeko. Kalejiran, Udalbatzako kideez gain, herriko kuadrilak eta kolektiboak ere izango dira. Aurten, eskubaloiko Juventud Deportiva Arrate – Eibar Eskubaloia, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), ASPACE eta kuadrilen ordezkariak gonbidatu dituzte.

Umeentzako barrakak Txaltxazelai inguruan eta epaitegiko parkean egongo dira aurten ere, eta txosnak Untzagako dorrearen azpian.

ACITAIN GASOLINERA

EIBAR LAB SINDIKATUA

TXOKO TABERNA