Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

Bilbo Arte Ederretako lanen aurkako salaketa berria jarri dute Fiskaltzaren aurrean

Bilboko Arte Ederren Museoaren aldeko Hiritar Defentsa mugimendu herritarrak salaketa berria jarri du Fiskaltza Nagusiaren aurrean, Foster+Partners-en ‘Agravitas-en’ aurka. Proiektua ‘impasse’ egoeran dirudi, enpresa bakar batek ere ez baitu obrak eskuratzeko eskaintzarik aurkeztu.

Atzeko eskailerak magnolioan eragingo zuen kaltea.
Atzeko eskailerak magnolioan eragingo zuen kaltea. (ARTE EDERRETAKO MUSEOA)

Joan den martxoan, Bilboko Arte Ederren Museoaren ‘Agravitas’ proiektua gauzatzeko lanen lizitazio-prozedura argitaratu zenean, obra erraldoi honen irteteko pistola-tiroa izango zela zirudien. Museoa handitu eta eraberritzeko aurrekontua: 29,5 milioi euro. Gauzatzeko gutxi gorabeherako iraupena: 22 hilabete. Eskaintzak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 19a. Lizitazio aurrekontu berri hark % 9,5eko igoera zekarren dagoeneko, eta hau emandako arrazoia: «Aurretik zeuden eraikinak suteen aurkako eta ebakuaziorako arau berrietara egokitzearen ondorioa da eta, era berean, hornidura-prezioak igotzeagak beharturik».

Proiektua bera ere hazi egiten joan da, bai birmoldatze-metroetan, bai, batez ere, gehitu zaizkion eraikuntza berriengatik; nagusiena, eraikin historikoaren gainean joango den estalki handi bat, non 1.500 metro koadroko areto berri bat joango den, terraza eta guzti.

Hala ere, lizitazio epea bukatu egin zen inolako eskaintzarik jaso Aste honetan igorritako jakinarazpen batean, museoak  hau aipatu du: «Gaur egungo egoeran obra hau egiteko behar diren zenbait lehengairen kostuak nabarmen igo direla» eta horrek «eskaintzarik ez egotea» eragin zitekeen. Horren ondorioz, uztailaren bukaera arte luzatu da berriz epea, enpresek beren eskaintzak berriz aurkeztu ahal ditzaten. Eta, aldi berean, eta «merkatuko egungo prezioekin bat etortzeko», berriro handitu da lizitazio-aurrekontua, %15,5 igo baita aurreko aitzakia berarekin. Aurrekontu berria 34.184.000 eurokoa da; aurrekoa, 29.584.000 eurokoa.

Parkea ere, babestu behar

Bien bitartean, hor jarraitzen du, erantzunik gabe, Hiritar Defentsa mugimendu herritarrak urriaren hasieran Estatuko Fiskaltza Nagusiko Ingurumen, Hirigintza eta Ondare Historikoaren Fiskaltza Delegatuan aurkeztutako salaketa. Salaketa hura berregin behar izan zuten, Bizkaiko Fiskaltzan ezarritakoa Estatuko Fiskaltza Nagusira birbideratzeko eskatu zutenean, Bizkaiko fiskalburua museoko abokatu-bulegoarekin ahaidetasuna zegoela jakin ondoren.

Joan den ekainaren 8an talde horrek jarritako salaketari beste bat gehitu dio, egunkari honek jakin ahal izan duenez. Iñaki Uriarte arkitektoak talde herritarraren izenean aurkeztutako idazki berri honetan zenbait kautelazko neurriak hartzeko eskatzen zaio Fiskaltzari; zehazki, «jarduera sailkatutako udal-lizentzia» bertan behera utzi eta, era berean, obrak lizitatzeko eta emateko prozesua etetzea eskatzen zaio. Emandako arrazoiak, funtsean: Museoren ondare arkitektonikoari eta kultura-ondasun eskultoriko publiko bati kalterik ez egiteko –J. C. Arriagaren monumentuari buruz ari dira–, baita ere Arriaga Espazio publikoaren «espoliazioa eragozteko», eta parkeko eremu hori bereizten duen zuhaiztia babesteko beharragatik prozedura bertan behera gelditzeko eskatzen da.

Salaketak gogorarazten du, era berean, museoa katalogatuta dagoela, bai aurreko  (1995), bai egungo (2022) Bilboko Antolamendurako Plan Orokorrean. A izeneko Babes Bereziko Kultur Ondasun gisa dago, babes handiena, eta 1962tik Estatuak babestutako higiezinen BIC erregistroan ere jasota dago. Proiektuak eraikin historikoaren atzealdeko fatxadan sarbide zuzen bat sortzea aurreikusten duenez –leihate bat ate bihurtuko da, eta, hala, Arriagaren monumentua sartuko dute eraikinaren barruan–, honek, salaketaren arabera, «bi esku-hartze suposatzen ditu, legez kontrakoak ez ezik, Ondare Historikoaren aurkako delituetan tipifikagarriak direnak»: bat, fatxada deformatzen delako –«arkitekturaren aurkako eraso larria da»–, eta bestea «leku bat eta kultura-ondasun eskultoriko publiko bat bereganatzea ekarriko duelako».

Are gehiago, salaketa honetan proiektuak inguruko zuhaitzetan eragingo lituzkeen kalteak aipatzen da. Udalari eskatu zaion jarduera sailkaturako udal lizentziaren arabera planoetan larrialdi eskailera handi bat agertzen da, eraikinaren altuera osoa hartzen duena. Horrela, parkeko bidezidorra murriztuko zen eta horren aurrean dagoen grandiflora-magnolia sendoa kanpora joango zen, salaketak dioenez.

Gainera, handitze lanak Arriagako lau zuhaitzen sustraiak eta adaburuak ukituko omen lituzke. Hori dela eta, ingurumen-inpaktuaren azterketa bat egitea proposatu dute.

Proiektu honi egindako kritikak 77 arkitektoen, Donostiako Arkitektura Eskolako irakasle eta katedradun batzuen, Arkitektoen Elkargoko zenbait dekano ohi eta lehendakari ohi eta Gasteizko Gobernuaren Ondarearen Aholku Batzordeko kideen babesa jaso duela gogorarazten dute.

Kateak eginez, ateak zabalduz

Izen eta logo berriarekin datorkigu (Bilbao Museoa) Bilboko Arte Ederretako Museoa, azken garaiotan aldaketez betetako uhinera igota bezala dabilelako erakunde beteranoa. Aldaketa horien urrats bat eta, era berean, datorrenaren adierazle ‘BBKateak’ izeneko erakusketa berria da. Ekainaren 21ean, asteartean, zabalduko ditu ateak txandakako erakusketa honek museoaren eraikin zaharrean, orain arte itxita zegoena.

Eta museoa handitzeko eta eraberritzeko obrek irauten duten bitartean museoaren jarduera nagusia izango da. ‘BBKateak’ proiektuak eraikin zaharreko 21 areto hartzen ditu bere baitan, eta guztira ehun artista baino gehiagok eta bildumako 300 artelan inguruk parte hartuko dute, udazkenetik aurrera aldatuz joango direlako. Lehen atal honetan 43 artista aurkeztuko dira. Bisitaldia bitxia suerta daiteke, dibertigarria ere,  ez baitago ibilbide zehatz bat jarraitu behar nahi eta nahi ez. Museoaren funtsak erabiliz, narratiba berriak sortzeko apustua egiten da. Proposatzen diren ‘kateak’ bereziak dira oso: esaterako, Durero edo Chilliaren artean; Van Dyck eta Zumeta;  Vries eta Dario Urzay; Jorge Oteiza eta Itziar Okariz...