
NAIZek ‘Bi arnas’ dokumentala eskaini zuen joan den ekainaren 26tik ekainaren 27ra. Arrakasta handia izan zuen emanaldiak. Milaka eta milaka harpidedunek ikusi ahal izan zuten esklusiban, interneten eskainitako lehen emanaldian.
Dokumentalak Iratxe Sorzabalen kasua dakar gogora. Iratxerena eta Mari Nieves Diaz bere amarena. Tortura kasu gordina dakar gogora, Guardia Zibilak Iratxe Sorzabal 2001. urtean atxilotu zuenekoa.
Dokumentalean bi biktima ageri dira, bi estutasun, bi itolarri. Amarena eta gaur egun kartzelan dagoen haren alabarena. Ez baitute oraindik hartaz hitz egin. Horixe da eskaini berri dugun eta hurrengo hilabeteetan beste bide batzuetatik ere zabalduko den lanaren abiapuntua. “Bi arnas”.
Horiez gain, beste testigantza batzuk jasotzen ditu. Dokumentalean, Paco Etxeberria forentsea, Serge Portelli epailea eta tortura basatiak jasan izana salatu zuen Nekane Txapartegi euskal herritarra ere agertzen dira.
Dokumentalaren egileak ekainaren 26a aukeratu zuten emanaldirako. Izan ere, 1997ko abenduaren 12an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 52/1491 ebazpenaren bidez, Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazio Batuen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen ekainaren 26a. Hain justu, data horretan, hamar urte lehenago, tortura erabat desagerrarazteko eta torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, gizagabe edo iraingarrien aurkako konbentzioa onartu zuen.
Orduz geroztik 173 estatuk izenpetu dute konbentzioa, baina, halere, torturaren errealitateak bere horretan segitu du. Hori ere agerian uzten du ‘Bi arnas’ lanak.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
