Pandemiak eragindako bi urteko etenaldia ez dute besoak gurutzatuta pasa Ehunmilak hirukoaren antolatzaileek eta gogortasun apurrik ere limurtuko ez dioten aldaketekin dator Goierri zeharkatzen duen ultra-trail proba. Oinarrian, probak azken hamaika edizioetako muinari eutsiko dio, eta ohiko 3 probak mantentzen dira, «Ehunmilak» ultra-trailproba (168km / D+11.000m), «Goierriko bi haundiak» trail (88km / D+6.000m) eta «Marimurumendi» maratoia (42km / D+2.300m).
Bi urte hauetako etenak ere ez dio erakargarritasunik kendu probari, dortsal guztiak agortu eta denera denera 1.295 lasterkarik eman dute izena: 515 lasterkari probarik gogorrenean, (26 emakume eta taldekako modalitatean 9 talde). Konfirmatutako izenen artean dira Leire Martínez, Elena Calvillo, Jaione Sasieta, Irene Guembe, Elixabete Ursua, Javi Domínguez, Felipe Artigue, Sergio Luis Tejero, Ander Erice edo Igor Mancisidor.
"Goierriko bi haundiak" trailean 41 emakumek eman dute izena eta hautagaien artean dira Amaia Ochoa de Alda, Diana Dunayevska, Patricia Iradier, Carla Junquera, Maria Richter, Amaia Lendinez eta gizonezkoen artean Aritz Egea, Goar Lopetegi, Jon Aizpuru, Tofol Castanyer, Peio Berrizbeitia eta Juan Martinez de Estibariz.
Marimurumendi maratoian 49 emakume izango dira irteera marran, tartean Jessica Mataix, Ariadna Casajuna, Eva María Tapia eta Maria Sanchez. Mutilen artean Alvaro Ramos, Iñigo Arantzamendi, Unai Dorronsoro eta Koldo Agirre lirateke kontuan hartu beharreko izenak.
Aldaketarik esanguratsuenetakoak ibilibidean izango dira eta Andoni Zubeldia, lasterketako zuzendariak ohar garrantzitsu bar bidali die korrikalariei, ez daitezela euren oroitzapenez fio eta balizak jarraitzeko, galdu nahi ez badute. Gorlako anoa postuaren ondorengo bidean, Oazurtza eta Zerain arteko jeitsieran eta MMMkan herrigunerako jaitsieran izan dira berrikuntza nagusiak.
Aztarna ekologikoa murriztu
Probak aurreko urteetako arrakasta izan dezan, 1.600 bolondres arituko dira lanean eta halako probek gure inguruan izaten duten aztarna ekologikoa murrizte aldera, anoa postuetan ez da plastikozko edalontzirik izango –korrikalari bakoitzak berea eraman beharko du , 5 litroko bidoiak erabiliko dira litro eta erdiko botilen ordez eta anoa guneetako ontzi eta mahai tresnak biodegradagarriak izango dira.
Probaren jarraipena egiteko ere modu desberdinak egongo dira, esaterako antolakuntzatik autobus zerbitzua jarriko da gune esanguratsuetara joateko, korrikalarien geokokapen edo GPS neurgailuen seinaleen bidez, ibilbidean kokatutako zenbait webcamen bidez, edo asteburu osoan zehar egingo den streamingaren bidez.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Le Pays Basque desservi par un train de nuit quotidien à partir de 2024
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
