
Karmele Mitxelena Etxebeste oiartzuarrak idatzitako ‘Marrubizko uda’ eleberriak irabazi du 2022. urteko Mikel Zarate haur literaturako saria. Hala erabaki du Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten Mikel Zarate sariketa, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandakoaren omenez, eta hamabigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Miren Agur Meabek irabazi zuen duela bi urte, eta iaz antolatu gabe geratu zen.
Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, dozena bat lan lehiatu dira guztira, eta horien artean Karmele Mitxelenak idatzitako eleberria hautatu du epaimahaiak. ‘Marrubizko uda’ izeneko istorioak familia baten xelebrekeriak kontatzen ditu kanpin batean uda pasa, umorez eta ironiaz blai.
Karmele Mitxelena Etxebeste Oiartzunen jaio zen, 1988an. Irakasle eta Haur Hezkuntzako gradua ikasitakoa da, eta irakasle lanean dabil. Sari ugari irabazi ditu bertsolaritzan (bertso idatzietan batik bat) eta narratiban. 2019an ‘Erakusleihoan’ album ilustratua argitaratu zuen (urte bereko Peru Abarka saria irabazi ostean).

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
