Istripu larria gertatu zen igande arratsaldean A-63 autobidean, Biarritzeko ordainlekuan. Ezbeharra 19.40 aldera izan zen, auto batek peajeko hormigoizko pareta baten kontra jo zuenean. Ibilgailuan familia bereko bost kide zihoazen; gidaria, 28 urteko gizonezkoa, hil egin zen han bertan. Haren ama, 64 urtekoa eta bere alboan eserita zihoana, zauri larriekin eraman zuten Baionako ospitalera.
Autoaren atzealdean gidariaren emaztea eta bi seme-alabak zihoazen. Emaztea larri eraman zuten erietxera, baina haren bizia ez dago arriskuan, ‘Sud-Ouest’ egunkariaren arabera. Bi haurrak, 2 eta 5 urtekoak, Baionako ospitalera eraman zituzten ere bai, zauri arinekin.
Jendarmeek ikerketa ireki dute istripuaren zergatiak argitzeko.

Euskal Herria
Sarandon se interesa por los presos vascos antes de los Goya: «Estaban en cárceles muy lejanas»

Euskal Herria
Condenan a dos años por golpear a su mujer al coronel responsable del polígono de Bardenas

Euskal Herria
Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

Mundua
EEUU e Israel atacan a Irán y dan por muerto a Ali Jamenei

Euskal Herria