
Donostiarrak TKE ligaren hasiera erabat borobildu zuen igandean bere uretan, berak antolatutako bandera irabazita. Garaipen horrek eta larunbatean Bilboko ibaian erdietsitako bigarren postuak –irabaztetik gertu izan ziren han ere– TKE ligako lehen postura eraman zuen "Torrekua" trainerua.
Gauzak, baina, nahastu egin dira astea hasi berritan. Euskadi Irratiko "Tostartean" saioak aurreratu duenez, lau klubek salaketa jarri dute Donostiarraren aurka, honek arraunlarien balizko erabilera okerra egin zuela argudiatuta. Auziaren funtsa da harrobiko gisara izendatuta dagoen arraunlariak ez dituela betetzen harrobikoa kontsideratzeko beste.
Nolanahi ere, salaketa horiek aztertu baino lehenago, ofizioz sartu da TKE, Donostiako klubaren eskari bat erantzunez, eta izendapenaren akatsa beregain hartu du. Alegia, onartu du Donostiarrak ez duela araurik hautsi, epaileek izendatu zutela oker Iker Imaz, harrobiko gisara agertzen baitzen baina berez, etxekoa dela. Ondorioz, behin-behinean, etxeko gisara izendatu dute.
TKEko araudiak ezartzen du, traineru bakoitzaren osaeran gutxienez hiru harrobiko agertu behar dire. Hau da, etxeko zazpik egiten badute arraun, hiru harrobikoak izan behar dutela; sei etxeko baldin badaude ere, harrobikoen kopurua hirukoa izan behar da eta bost etxeko baldin badaude, bostak izan behar dute harrobiko.
Bi eguneko epea eman die epaileak klubei helegiteak aurkeztu ditzaten. Donostiarraren estropadak baliogabe jotzeko, baina, salatzaileek frogatu egin beharko dute «fede txarrez jokatu» zuela klubak.

LAB se concentra frente a un bar de Hondarribia contra la explotación en la hostelería

Bilbao eta Agirrek Patagonian jasandako istripuak eragindako kostuentzat kontua zabaldu dute

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

Odón Elorza dimite como diputado del PSOE: «Mi ideas ya no resultan útiles»

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
