
Alberto Rodriguez zinemagile sevillarraren film luze berriak, ‘Modelo 77’ izenekoak, inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioa datorren irailaren 16an, lehiaketaz kanpo.
Espainian «trantsizioa» delakoaren garaian girotutako thriller bat da filma eta Miguel Herran eta Javier Gutierrez ditu protagonista, besteak beste. Film honekin, bosgarrenez hartuko du parte zuzendariak Sail Ofizialean; irailaren 16an Kursaal auditoriumean egingo den inaugurazio galaren ondoren ikusi ahal izango da.
Pelikula benetako gertakarietan oinarrituta dago eta, adiskidetasun, elkartasun eta askatasun istorio bat kontatzen du. Ekintza Bartzelonako Modelo espetxean hasten da. Bertan, Manuel (Miguel Herran) izeneko kontulari gazte bat funtsak desbideratzeagatik epaiketa baten zain dago, eta 6-8 urteko zigor eskaerari aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Bere ziegakide Pinorekin (Javier Gutierrez) batera, bat egingo du Espainiak 40 urteko diktadura pairatu ondorengo trantsizioaren hasieran euren eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari diren preso arruntez osatutako talde batekin.
Alberto Rodriguezek ‘El factor Pilgrim’ (2000) filmarekin egin zuen debuta. Santi Amodeorekin batera zuzendu zuen film hori eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen; aipamen berezia lortu zuen New Directors sailean. ‘El traje / The Suit’ (2002) filmarekin sail berean parte hartu zuen berriro, oraingoan bakarka; geroago, Sail Ofizialean egin zuen debuta ‘7 vírgenes / 7 virgins’ (2005) filmarekin, non Juan Jose Ballestak aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi baitzuen. Ondoren, hiru Goya saritarako izendatu zuten ‘After’ (2009) filma, eta Made in Spain sailean eman zuten, geroago, ‘Grupo 7 / Unit 7’, Goya sarien 16 kategoriatan hautagai izateaz gain.
Zuzendaria Donostiako lehiaketa ofizialera itzuli zen ‘La isla mínima / Marshland’ (2014) filmarekin, zeinak, 10 Goya sari eskuratu aurretik Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman baitzion Javier Gutierrezi eta Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria, halaber, Alex Catalani. Horren ondoren, berriro lehiatu zen Zinemaldian ‘El hombre de las mil caras / Smoke and Mirrors’ (2016) filmarekin. Eduard Fernandezek Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen film horri esker, eta ‘La peste / The Plague’ (2017) telesaila aurkeztera ere etorri zen Sail Ofizialera, lehiaketaz kanpo.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales

Le Pays Basque desservi par un train de nuit quotidien à partir de 2024
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
