NAIZ

Super Amara Bera Berak abenduan ekingo dio EHF European Leagueari, Q3 kanporaketan

European League lehiaketak 37 talde izango ditu eta Super Amara Bera Berak Q3 kanporaketan ekingo dio, hau da, abenduaren 3 eta 11 bitartean multzoen fasea jokatzeko aukera ematen duen kanporaketan, alegia.

Bera Bera eta Raminicuren arteko EHFko iazko partida.
Bera Bera eta Raminicuren arteko EHFko iazko partida. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) astelehen honetan ezagutarazi du datorren denboraldiko European League lehiaketaren funtzionamendua. Super Amara Bera Bera ez da abendurarte lehiaketan sartuko. Q3 kanporaketan egingo du, abenduaren 3 eta 11 bitartean, eta zozketa urriaren 18an egingo da.

Egia da multzo fasean aritzeko kanpraketa bakarra gainditu beharko duela talde donostiarrak, baina ezagutuko duen aurkaria goi mailakoa izango da, Liga handienetako izango delako: Hungariako Praktiken-Vac edo Motherson Mossonmagyarovari taldeak –laugarrena eta bosgarrena ligan-, Besançon edo Neptunes Nantes frantziarrak –laugarrena eta bosgarrena ligan-, Borussia Dortmund eta Buxtehuder SV alemaniarrak –bigarren eta hirugarren ligan-, Ramnicu Valcea (iazko aurkaria) eta Magura Cisnadiei erruminarrak –hirugarrenak eta laugarrenak ligan-, Norvegiako Sola, hirugarrena liga erregularrean eta finalerdia jokatu zuena-, eta Txapeldunen ligako hiru historikoak Danimarkako Viborg –European Leagueko azpitxapelduna-, Podravka Vegeta kroaziarra (aski ezaguna) Ligako azpitxapelduna eta Sävehof suedierra, Ligako txapelduna eta aurten Txapeldunen ligarako gondidapenik eskatu ez duena.

Aurtengo nobedadea da Q3 kanporaketa jokatu aurretik, azaroan, Eurokopa ospatuko dela. Super Amara Bera Berak ligari Caja Rural Aula de Valladolidekin ekingo dio etxean azaroaren 26an eta Galizan bi partida jarraian dituela ekingo dio Europako kanporaketa, O Porriñon aurrena eta A Guarda ostean.

Super Amara Bera Bera bezala, European League lehiaketan izango dira Costa del Sol Malaga eta Rocasa Gran Canaria eta biak Q2an sartuko dira, urrian.

Zerrendan ez dago talde errusiarrik eta EHFk multzoen fasean zuzenean kokatu ditu lau talde: Danimarkako Ikast Håndbold (Super Amarak Frantzian lagunartekoa jokatuko du abuztuan), Hungariako DVSC Schaeffler, Paris 92 (iaz Q2an gainditu genuena) eta Molde Elite norvegiarra.