«Militarrek lana lapurtu zidaten pandemian»

Zilarra baino distiratsuago itzuli zara.
Kutxazain, garbitzaile, eta azpikontratetako langileek lan egin zuten pandemian, nahiz eta zuk, burges madarikatuak, eguna Netflix ikusten eta bizkotxoak egiten pasatu. Zergatik nagoen orain garbi? UMEko kamioiak, lehengusuak, lana kendu zidalako, Iruñeko kaleak «desinfektatzeko» aitzakipean. Koinatu tipikoa da, eta hemen koinatuei kaleak oparitzen dizkiete. Eta noski, sanferminetara etortzeko asmoa du. Espainiako jairik onenak direla dio.
Zure lana berreskuratu duzu behintzat.
Uste dut Adam Smith izan zela konturatu zena soldatapeko langile bat esklabu bat baino merkeago atera zitekeela. Etengabeko hazkundean oinarritutako sistema etorri zen gero, eta, hemen gaude, sistema produktibo global horrek biosferaren mugekin talka egin duen momentuan. Kontsumismoaren alde ilunak zabor tonak dakartza, eta, beraz, lan gehiago niretzat. Armonia. Ez naiz kexatzen, egia esan.
Baina gogorra izan behar du zaborra biltzeak mozkorrak harrapatu gabe.
Harrapatu gabe? Indurain, Charlie tximinoa, hezur-haragizko San Ferminek edo Iruñeko underground ikonografiako beste ikurren batek zirikatzen banaute, berehala harrapatuko ditut, errukirik gabe.
Azken egunean pentsatzen ari zara jada?
Gazteluko Plaza Magaluf da orain, edalontzi berrerabilgarriak Armando Cuenca aka The Amazing Spidermanek bakarrik erabiltzen ditu eta nik ezin dut gehiago.
Beste lan baten bila zabiltza orduan?
Espazioan lana eskaini didate; han ere gizakiak zabor tonak utzi ditu, eta ez naiz Carreroz ari. Benetako esperientzia izango da, ez Kalderako taberna hartan pastilla urdin hori irenstsi ondoren promestu zidaten bidaia espaziala bezalakoa.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
