
Txus Martin Hernando preso politiko basauriarra aske geratu da 20 urte eta erdiko zigorra osorik bete ondoren. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan zegoen aspalditik eta azken aldian etxean preso izan da, espetxealdi arinduan.
2002 urtean espetxeratu zuten Martin eta 2006an dagoeneko hasi zen osasun arazo larriekin, baina ez zuen 2011 urtera arte diagnostiko bat izan. Eskizofrenia paranoidea eta antsietate desorden orokorra du, baina baita gutxiegitasun aortikoa ere.
Duela 11 urte, bere osasun egoera kontuan hartuta, baldintzapeko askatasuna eskatu zuen defentsak, behin eta berriz ukatua izan dena. Espetxealdiko lehen urteak frantziar Estatuan eman zituen eta 2011n eraman zuten Zaballako kartzelara, non «okerrera» egin zuela salatu zuten ingurukoek behin baino gehiagotan. Zigorraren azken aldia etxean bete du, espetxealdi arinduan.
Larriki gaixo dauden presoen ikur izan da Txus Martin, bizitako muturreko baldintzengatik. Izan ere, gaixotasunari urruntzea eta, urte askotan, isolamendua ere gehitu zitzaizkion. 2019an Basurtuko ospitalean egin behar izan zioten ebakuntzak ere izan zuen oihartzuna, pairatu behar izan zituen salbuespeneko neurriak direla-eta.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

