
Aurtengo Aste Nagusi Piratan Flamenka girotuko duten musikarien zerrenda jakinarazi dute Donostiako Piratek. «Urte berezi honetarako, atzoko eta gaurko taldeak bildu ditugu», zehaztu zuten. Guztira, 17 talde igoko dira eszenatokira.
Laiotz taldeak irekiko gu Flamenka gunea. Goizuetan jaiotako erromeria taldea abuztuaren 13an, larunbatean, izanen da Donostiako jaietan. Igandean, aldiz, Iruñeko Kerobia eta etxean arituko diren Physis vs Nomos arituko dira.
Hilaren 15ean Bad Sound System taldeak bere reggae erritmoak eramanen ditu oholtzara, Broken Brothers Brass Band eta bizikleta gainean kaleak girotuko dituen DJ Reimy barañaindarrarekin batera. Egun handia izango da astelehenekoa, abordaia eguna, eta egun horretan Zea Mays taldeak ere joko du gipuzkoar hiriburuan.
Asteartean, abuztuak 16, Alargun Beltzak eta DJ Miau-en txanda izango da. Hilaren 17an, beste kontzertu berezi bat biziko da Flamenkan. Agur biran dabilen Skakeitanek jarriko du gunea saltoka, gaua 3Gabe2 taldeak errematatuta.
Abuztuaren 18an ere maila handiko bi kontzertu ekarri dituzte Donostiako Piratek. Ezpalak nafarrak, alde batetik, eta Niña Coyote eta Chico Tornado, bestetik.
Ostiralean, hilak 19, La Furiak eta Merina Grisek izango dute eszenatokia girotzeko ardura eta jaiei, abuztuaren 20an Dupla, Alviva eta Brava taldeek emanen diete amaiera.
Kaixo piratak! ☠️
— Donostiako Piratak (@izanpirata) July 18, 2022
Iritsi da eguna. Hemen duzue aurtengo Aste Nagusi Piratan Flamenka girotuko duten musikarien zerrenda. Urte berezi honetarako, atzoko eta gaurko taldeak bildu ditugu.
Biba festa, biba eraldaketa, biba piratak! pic.twitter.com/u4RPu0gxBB

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
