
EITBk igande honetan jakitera eman duenez, 33 urteko beasaindar bat egoera «oso larrian» ospitaleratuta dago Atenaseko erietxe bateko ZIUn, ostegun honetan Santorinin jasotako jipoi baten ondorioz.
Beasaindarra uharte greziarrera oporretan zen bi lagunekin, hainbat gaztek mugikorra eta soinean zeraman dirua lapurtzeko eraso zutenean. Informazioa oso eskasa da momentuz.
Emandako kolpeekin, erasotzaileek gipuzkoarra larri zauritu zuten, eta larrialdi zerbitzuek hegazkinez eraman behar izan zuten Santorinitik Atenasera. Egun, Evangelismos erietxeko ZIUn ospitaleratuta dago, oso larri.
Beasaingo alkate Leire Artolak astelehen honetan Euskadi Irratian azaldu duenez, medikuek gaztea egonkortzea lortu dute baina haren egoerak oso larria izaten jarraitzen du eta datozen orduak erabakigarriak izango dira.
16 eta 20 urte bitartekoak dira atxilotuak
Gaur-gaurkoz, poliziak 16, 18, 19 eta 20 urteko lau gazte atxilotu ditu erasoarekin lotura dutelakoan. Atxilotuak ere atzerritarrak dira eta atxiloketaren unean 460 euro, hiru mugikor eta kreditu txartel bat zeramatzaten soinean.
Hori horrela, lau gazteei auzi penal bat ireki diete «lesio larriak» eta «konplizitatezko lapurreta» egotzita.
Greziako segurtasun indarrek telebista zirkuitu itxiko kamerek grabatutako irudi batzuei esker identifikatu eta aurkitu dituzte ustezko erasotzaileak.
Biktimaren gurasoak Atenasen dira ostiral iluntzetik eta itzultzaile batekin harremanetan dira.

Elkartasun uholdea Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa salatzeko

Dos heridos graves tras sufrir el ataque de un jabalí en el nacedero de Arteta, en Ollaran

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid
