
Eskuzko pilota enpresa profesionalek jakitera eman dituzte asteburu honetan Masterseko play offak jokatuko diren data eta pilotalekuak eta Jokin Altunari osatzeko denbora gehiago eman nahian, Jaka-Zabaleta eta Irribarria-Albisu partidak emango die hasiera kanporaketei ostiral gauez Zestoako pilotalekuan jokatuko den partidarekin. Bi bikoteek ere itxura eskasa eman zuten ligaxkako azken jardunaldian eta euren jokorik onena berreskuratzen saiatuko beharko dute udako lehiaketarik garrantzitsueneko finalerdietan egon nahi badute.
Beste kanporaketa, ordea, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatuko dute, igande arratsaldez, Urrutikoetxea-Rezusta eta Altuna III.a-Imaz bikoteek. Momentuz, Aspek Jokin Altuna iragarri badu ere, ikusteke dago amezketarra igandean jokatzeko moduan izango den. Eskuin izterreko zuntz hausturak hobera egin duen arren, aste amaiera aldera egingo du Aspeko aurrelariak jokatzeko moduan dagoen ikusteko azken proba bat eta horren arabera erabakiko du. ETBn pilotaria oso itxaropentsu irten da, baina binaka entrenamendu gogor bat egin nahi du azken erabakia hartu aurretik. Atzo Lekeition Danel Elezkanok primeran ordeztu zuen eta berme osoko aukerak ditu Eibarko enpresak bere izar nagusia ordezkatzeko.
Kontuan izan behar da, gainera, lehiaketa sistema bitxi honi esker, bi kanporaketetako galtzaileen artean tantorik gehien egiten dituen bikoteak ere aurrera egingo duela. Alde horretatik, igandean jokatuko duten bi bikoteek alde bat izan dezakete, aurrera egiteko zenbait tanto egin behar dituzten jakingo baitute kantxara irten aurretik.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
