Mundu osoko 50 miloi pertsona, esklabotza modernoan
2016arekin alderatuz, zifra hau 10 milioi inguru hazi da. 28 milioi pertsona lan esklabo gisa bizi dira eta 22 milioi inguruk behartutako ezkontzak izaten dituzte.

50 milioi pertsona baino gehiago dira NBEk 'esklabotza modernotzat' jotzen duenaren biktimak, hau da, behartutako lanei edo nahi ez diren ezkontzei lotutako kate ikusezinen biktimak. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LNE) eta Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (MNE) egindako esklabotza modernoari buruzko txostenaren arabera, 28 milioi pertsona lan esklabo gisa bizi dira eta 22 milioi inguruk behartutako ezkontzak izaten dituzte.
2016arekin alderatuz, zifra hau 10 milioi inguru hazi da eta horrek agerian uzten du ustiapena zenbateraino orokortu den. Txostenak dioenez, pandemiak ere izan du eragina honetan. Adituek azpimarratu dute emakumeak eta haurrak bereziki ahulak direla. Esklabotza modernoak, ordea, ez du datu makroekonomikoekin lotura zuzenik, ikerketaren arabera. Izan ere, behartutako lanen erdia baino gehiago eta ezkontzen laurdena gutxienez errenta ertaina duten herrialdeetakoak baitira.
Lan behartuen kasuan, gehiengo zabala (%86) sektore pribatuari dagokio, eta sexu esplotazioa da guztizkoaren %23. Biktimen artean, 3,3 milioi adingabe daude, batez ere neskak.
Emakumeak dira, halaber, behartutako ezkontzen biktima nagusiak. NBEk berak ere onartzen du aurkeztutako datuek ez dutela errealitatea islatzen, azken txostenean jasotako 22 milioietan ez baitira haurren ezkontza guztiak sartzen.
Kasuen % 85 baino gehiago familiaren presiotik eratortzen dira, eta ia bi heren Asia-Pazifikoko eskualdera mugatzen dira. Herrialde arabiarretan, behartutako ezkontzen prebalentzia 4,8 ingurukoa da milako.
Guy Rider LNEko zuzendariaren ustez, «lazgarria» da egoera ez hobetzea, nahiz eta kontzientziazio globala izan. Horregatik, «politika eta araudi nazional eraginkorrak» eskatu ditu. «Gobernuek ezin dute hori bakarrik egin eta alde guztien laguntza behar dute, sindikatuak eta enpresaburuak barne», gehitu du.
Neurriak
Txostenak hainbat neurri proposatzen ditu, «esklabotza modernoarekin amaitzeko aurrerapauso nabarmenak» ekarriko lituzketenak. Horien artean daude, LNEren oharraen arabera, lan legeak eta ikuskapenak hobetzea eta betearaztea, Estatuak ezarritako nahitaezko lanari amaiera ematea, enpresetan eta hornidura kateetan nahitaezko lanari eta pertsonen salerosketari aurre egiteko neurriak indartzea, gizarte babesa handitzea, eta lege babesak indartzea, salbuespenik gabe ezkontzeko legezko adina 18 urtera igotzea barne.
Emakumeak eta haurrak «neurriz kanpo» zaurgarriak izaten jarraitzen dute. Behartutako zortzi langiletik bat haurra da, eta erdiak baino gehiago sexu esplotazio komertzialaren biktima dira. Bestalde, langile migratzaileek lan behartuak egiteko aukera hiru aldiz handiagoa dute langile heldu ez migratzaileek baino.
MNEko zuzendari nagusiak, Antonio Vitorinok, migrazioa, adibidez, «segurua, ordenatua eta erregularra» izatea bermatzeko «premia» eskatu du. Izan ere, migratzaileek hiru aldiz aukera gehiago dituzte esklabotzaren aldagai moderno hori pairatzeko. «Migratzaileek nahitaezko lanerako eta pertsonen salerosketarako duten urrakortasuna murriztea, lehenik eta behin, migratzaile guztien giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak errespetatu, babestu eta errealitate bihurtzen dituzten esparru politiko eta juridiko nazionalen mende dago», gaineratu du Vitorinokagirian.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza
