
Magnesitas de Navarrak Baztango Erdiz inguruan eraiki nahi duen meategirik ez dutela nahi adierazteko, hainbat lagun Erdiz Bizirik plataformak deitutako manifestaziora batu dira asteazken honetan Elizondon. Hogeita hamar taldek baino gehiagok, tartean eragile eta herri desberdinek, eman diote sostengua mobilizazioari.
Protesta iragartzeko prentsaurrekoan azaldu zuten moduan, iritzi dute Magnaren proiektuak baztandarrek «bizirauteko» beharko lituzketen baliabideak «suntsituko» lituzkeela eta ez dira prest horrelakoak onartzeko.
Urriaren 12a, «Espainiako erreinuak bere izaera kolonial eta genozida ospatzen duen eguna», aukeratu zuen Erdiz Bizirik plataformak mobilizazio hau burutzeko, meatzea eraiki nahi duten horiei gogorarazteko Espainiako erreinua existitu aurretik Erdizen zirela «ardiak, behorrak eta Baztango nekazariak», eta han egongo direla «erreinua desagertu ondotik ere».
«Lur honetan idatzia dago gure historia, eta inork ez dezala zalantzarik izan, lur honetan idatziko ditugula gure oraina eta geroa ere bai. Erdiz gure historiaren oraina eta etorkizunaren parte da eta izanen da», nabarmendu zuten urriaren 7an egindako agerraldian.
Salatu zuten, halaber, «multinazionalen mesedetara dauden Gobernuek» proiektu hau Foru Intereseko izendatu eta UGEPa bezala tramitatzeko bidea ireki zutela, tokiko instituzioen eskuduntza errespetatu gabe. Gainera, Baztango Batzar Nagusiak antolatu zuen herri galdeketa debekatu zuten.

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Odón Elorza dimite como diputado del PSOE: «Mi ideas ya no resultan útiles»

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

Bilbao eta Agirrek Patagonian jasandako istripuak eragindako kostuentzat kontua zabaldu dute

«Naroa ezagutu nuen egun horrek ez du hitzik niretzat»

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
