
Mugimendu antiespezista karrikara atera da, berriz ere, azaroaren 1ean. Jada bosgarren urtea dute. Euskal Herriko hainbat txokotatik gerturatu da jendea Donostiara. Animalistak taldeak antolatuta autobus bete lagun etorri da Bilbotik ere.
Aquarium aurrean egin dute elkarretaratzea, ‘Animaliak aske, ez kaiola, ez kate!’ lelopean. Pertsonok beste animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu nahi izan dutela adierazi du Nor taldeko bozeramaileak bukaeran irakurritako manifestuan. Animaliek aske egon behar dutela, ez hesiz inguratuta, eta ez katez lotuta egin dute aldarri.
«Euskal Herriko lekurik bisitatuena dugu atzeko kaiola –esan dute–. Baina gu ez gara etorri bisitari moduan. Barnean dauden norbanakoei babesa erakustera etorri gara, haien askatasun grinarekin bat egitera (...) 5.000 norbanako inguru izan dira hemen atzean itxiak 1928tik hona. Metro gutxi batzuetara dagoena, itsaso zabala izan arren, ziurrenik askok ez dute inoiz ezagutuko. 2028an 100 urte beteko lituzke Donostiako Aquariumak, eta hori gerta ez dadin borroka egingo dugu».
Beste animalien bizitzen jabe bilakatu garela erantsi dute. «Haien bizitzak gure zerbitzura jartzen ditugu, gure interesen mesederako. Interes horiek ekonomikoak dira gehienetan, beste arrazoi batzuekin batera: ohiturak, kulturalak, festak, plazera, erosotasuna, eta abar luze bat. Baina gizakiak ez diren beste animaliek ere aske bizi nahi dute, gure dominazio sistematik at».
Saretzeko helburua
Hitzorduak, protestaz gain elkar saretzeko helburua ere izan du. Ekitaldiaren ondoren, Parte Zaharrean, animalia jatorriko osagairik gabe eta bertako produktuekin bazkaltzeko aukera izan dute 60 pasa lagunek. Antolakuntzak datua poztasunez jaso du, aurreko urteetako zifrek gora egin baitute aurten.
Hurrengo urtean ere, azaroaren lehenean batuko direla gogorarazi dute ekintzaileek, eta animalien alde egin nahi dutenak gonbidatu dituzte bat egitera.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Bahía de Pasaia, reconocida como «ejecución extrajudicial» en un informe para Lakua

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
