Garazi Castaño

Euskal zinemagintzari buruzko ikastaroa, online eta dohain

‘Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte’ du izena azaroaren 7tik aurrera Asmoz fundazioak antolatu duen ikastaroak. Online izango da eta dohain. Zigor Etxebestek gidatuko ditu sei saioak, hastapenetatik errepaso kronologikoa egiteaz gain zeharkako gaiak ere landuko dira.

Audio_placeholder

Euskal zinemagintzari buruzko ikastaroa, online eta dohain

Loading player...
‘Ane’ es una de las cinta que se proyectará en Nantes. (NAIZ)
‘Ane’ es una de las cinta que se proyectará en Nantes. (NAIZ)

Datorren azaroaren 7tik aurrera euskal zinemagintzaren inguruko ikastaroa eskainiko du ASMOZ fundazioak. Online izango da, euskaraz, dohain eta Zigor Etxebestek gidatuko ditu saioak. Artearen Historian lizentziatua da Etxebeste, Valladolideko Unibertsitateko Zine Kadredan Zinematografiaren Historian eta Estetikan espezializatu zen. Julio Meden zuzendariaren inguruko liburua kaleratu zuen, besteak beste.

Eztabaida handia dago. Euskal zinemagintzaz ari garenean, zertaz ari gara?

Ba, galdera horri erantzuna ematen saiatuko gara ikastaroan. Zaila izango da bakoitzak ikuspuntu bat duelako. Euskal zinea definitzen saiatuko gara arrastoak jarraitzen eta gaiaren inguruan  eman diren debate eta solasaldiak ekarriko ditugu erdigunera. Baina amaigabeko eztabaida da hau, ez dena inoiz bukatzen. Argi dago noiz hasten den, 70. hamarkada erdialdean, frankismo garaian euskal nortasuna garatzen hasi zenean. Kulturalki ematen da garapena, musika eta artetik, eta zineak ere olatu hori harrapatu zuen. Baina zinea zailagoa da, zinemagintza industria bat delako.

Eta gaur egun nola ikusten duzu euskal zinemagintza?

Askok esaten dute pizkunde bat dagoela. Ez nuke esango hori. Berpizkunde bat dagoela esango nuke. Zinemagintza dokumentazio tresna gisa aurkezten badugu, zinea beti egon da errealitatea begiratzen eta zinemak euskal errealitatea hasieratik begiratu du.

Gero, noski, jendeak bere istorioak kontatu nahi zituenean ikusi zen ez zela hain erraza, oinarridun industria bat behar delako. Baina saiakerak egon ziren zine mutuaren garaitik. Baina 36ko gerra zibila lehertu zen, eta ondoren etorri zen frankismoa, eta dena gelditu egin zen. Euskal zinearen hastapenak Amalur filmarekin eman ziren, ondoren trantsizio bat eman zen 90. hamarkadan, eta XXI. mendean abiadura handiko tren bat hartu du euskal zinemagintzak. Gero eta gehiago ikusten dira zinemagintza industria baten ezaugarriak.

Zinegile asko sortzen dira Euskal Herrian eskola asko badaudelako, eta nik uste dut, batez ere, euskara erabileraren normalkuntzak ekarri duela oparotasuna. Handia filma adibidez mugarri izan da. Ikusi da hemengo zerbait edozein lekutan ikusi daitekeen produktua dela. Euskal zinemagintzan harea mugikorretan gabiltza, baina, gaur egun Euskal Herrian bada jende asko, oso kapaza eta denetarik egiten: laburrak, dokumentalak, animazioa....

Azaroak 7an hasiko da ikastaroa, online, guztira sei saio izango dira. Zein izango da metodologia?

Sarrera eta bost atal gehiago izango dira. Lehendabiziko saioa sarrera gisa erabiliko dugu, euskal zinemagintza definitzeko dauden zailtasunen inguruan hausnartuko dugu. Ondorengo 3 saioetan, bide kronologiko bat egingo dugu hastapenetatik gaur egun arte. Adibideak jarriko ditut, noski. Egia esan, egitarau bat egin dut baina ikasleen beharren arabera moldatuko dut.

Beste saioak ez dira hain historikoak izango. Euskal zinearen ekosistema landuko dugu, eta hor ikusiko dugu zer nolako ekoiztetxeak dauden Euskal Herrian. Zeintzuk diren hedapen enpresak, eta euskal stars system-az ere arituko gara, baita zinekluben inguruan ere, zine jaialdiak, filmategia....Bukaeran zeharkako gai batzuk ere landuko ditugu. Genero zinema, feminismoa eta euskal zinemagintza, film laburren zirkuitua...eta bukatzeko film analisia eta kritika egiteko hainbat tresna emango ditut.

Eta ikastaroan izena emateko zer egin behar da?
Ikastroa azaroa ren7an hasiko eta azken egunera arte egongo da izen emateko aukera. Asmoz fundazioko webgunean eta UNEDeko orrian eman daiteke izena. Ikastaroa dohainik denez ez dira datu asko eman behar. Eta ikastaroa egin ahal izateko ordenagailu bat behar da, zoom aplikazioarekin emango da ikastaroa.