
Santurtzin izan den eraso matxista berria salatzeko elkarretaratzea deitu du Marimatraka Talde Feministak ostegun honetarako, 19.30ean parkearen oinezkoentzako eremuan. «Ez dugu inolako erasorik onartuko, eta hauei gure amorru guztiarekin erantzungo diegu», nabarmendu dute.
Kasu honetan bikotekidea izan da emakume bati eraso egin diona, azaldu dutenez. «Nazkatuta gaude. Indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak izateko eskubide guztia dugu. Noiz hartuko da hau kontuan? Nazkatuta gaude. Gizon erasotzaileek biolentzia gauzatzeko inpunitatearen haria moztu beharra dago», aldarrikatu dute.
«Argi dugu gutako bat erasotua den bakoitzean, kalean zein etxean, guztiak garela erasotuak eta horregatik erasoak era kolektiboan ulertu eta erantzun behar ditugu. Beldurra sentitzeaz nazkatuta gaude», gaineratu dute.
Hala ere, ohartarazi dute «gero eta saretuago» daudela. «Beldurra bandoz aldatuko dugu, erasotuetatik erasotzaileetara. Ez diogu gure egunerokotasuna libre bizitzeari uko egingo. Matxitoak entzun: etxean zein kalean salatuko ditugu erasoak eta kaleetatik etxeetara eramango ditugu gure aldarriak», gaineratu dute.
Azkenaldian Santurtzin ematen den bigarren erasoa da gaur salatu dutena. Urriaren 30ean gizon batek laban batekin eraso egin zion bikotekidea zuen emakumeari. Emakumea ospitalera eraman zuten eta erasotzailea espetxera. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten hilaren 4an Santurtziko parkean.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
