
Bost astetan hitanoz hitz egiten ikasteko balio duen Appa Hi! aplikazioa sortu du Badihardugu euskara elkarteak, CodeSyntax-ekin elkarlanean eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin. Aurkeztu berri duten bertsioa euskara batukoa da, aurretik Oñatiko hitanoa ikasteko aplikazioa egin baitzuten. Honek arrakasta izan zuela ikusirik, bertsio berria egitea erabaki zuten.
35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak (Mirari Sagarzazu marrazkilariarenak) eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera sorta bat dator, jolas moduan. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango du erabiltzaileak. Bestela, berriro saiatu daiteke ondo egin arte.
Astero errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Bakoitzak bere erritmora egin dezake prozesua. Galderei zuzen erantzuten eta mailak gainditzen doanak, azkarrenak, bost astean lortuko du hitanoa ikastea.
Badihardugu elkarteak Ingo Xonau! proiektua koordinatzen du, Oñatin, eta bertan sortu zen hika ikasteko aplikazioa sortzeko ideia, Oñatiko Udalaren laguntzarekin. Teknologia euskararen zerbitzura jartzea erabaki zuten, eta Codesyntax-ekin elkartu ziren horretarako (Egunean Behin aplikazioaren sortzailea), aplikazioa gazteengana iristeko bide ona izan daitekeela iritzita.

Días de alta tensión para el PNV por la posible disputa Bengoetxea-Etxanobe

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Enfado en Geroa Bai por quedarse fuera de la papeleta conjunta PSN-FA para el Senado
