
Unai Lasok eta Ander Imazek aurtengo Binakako Txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute ostegun honetan Bergaran aurreneko bi neurketak irabaziak zituzten Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrenaren aurka. Hasieratik erritmo biziaz baliatuta, eta aurkariek egindako 14 hutsez lagunduta, bigarren puntua eskuratu dute lehenengo hiru jardunaldietan.
Oso entxufatuta hasi dute partida gaur gorriz jantzitako bikoteak. Urdinek lehiako lehen sakea egin aurretik, ikustekoa zen Imazek nola jarraitzen zuen bere gorputza, eta bereziki, besoak berotzen. Hala, hasiera-hasieratik abantaila nabarmena eskuratu dute 6-0eko partzial bati esker.
Peña eta Mariezkurrena, aldiz, ez zeuden eroso eta atzelaria oso goiz hasi da hutsak pilatzen –zortzirekin amaituko zuen partida–. Huts horiekin eta Lasoren abileziarekin, 5-0ekoan egin dituen bi paretak adibidez, neurketa alde batera erortzen hasi da.
Hala ere, urdinek ez zuten goizegi amore eman nahi, eta Peña garaiz esnatu da. Aurrelari urdinak 6-1ekoa egin du, 7-3koan pilota errebotera bidali du ezker eskuarekin eta, ondoren, sake-errematearen bidez 7-4koa ipini du markagailuan. Baina hutsak egiten jarraitu dute. 11-6koan polemika pixkat sortu bada ere –Lasok bigarren botean eman diola adierazi dute epaileek, nahiz eta lehenengoan zirudien–, gorriak 12-7 joan dira aurretik lehen atsedenaldira.
Erreazkio ederra
Ondoren iritsi dira partidako tantorik ederrenak. Peñak hiru egin ditu segidan: 12-9an ezker aire eder batekin txokoan, 12-10ekoan ezker gantxoz zabalean eta hurrengoan sakez, markagailuan 12-11 ipiniz.
Gorriek berriro hartu dute partidaren zama eta Lasok bikain erantzun dio Peñari aurreko koadroetan. 4-11koan bi pareta ikusgarriak egin ditu, 15-11koan zabalera bidali du pilota bere aurkaria ezker paretan “harrapatuta” zegoela ikusita eta 16-11koa sakez egin du. Hortxe alde egin zaizkie markagailua iraultzeko aukera guztiak, beste bost huts gehiago pilatu baitituzte eta Lasok eskapada batekin amaitu baitu neurketa txokoan.
PARTIDAKO FITXA:
Laso-Imaz: 22
Peña II.a-Mariezkurrena II.a: 14
Pilotakadak: 337. Iraupena: 46:57. Markagailua: 6-0, 6-1, 7-1, 7-4, 8-4, 8-5, 11-5, 11-7, 12-7, 12-11, 16-11, 16-12, 18-12, 18-13, 19-13, 19-14 eta 22-14. Sakez egindako tantoak: 1 Lasok eta 1 Peña II.ak. Jokoan egindako tantoak: 7 Lasok, 0 Imazek, 7 Peña II.ak eta 1 Mariezkurrena II.ak. Hutsak: 2 Lasok, 3 Imazek, 6 Peña II.ak eta 8 Mariezkurrena II.ak. Gertakariak: Sarrera eta giro ona Bergarako pilotalekuan Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida ikusteko. Lehen sakea urdin.

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

Clara Ponsatí, en libertad tras ser detenida al regresar tras cinco años de exilio a Barcelona

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
