
Binakako Txapelketa hirugarren jardunaldian dago murgilduta. Oraindik oso goiz da suposizioak egiten hasteko, baina argi dagoena da Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak sendo hasi dutela lehia eta hirugarren garaipena erdietsi dutela ostiral gauean Larraintzarreko pilotalekuan oraindik punturik lortu ez duten Peio Etxeberriari eta Beñat Rezustari 22-10 irabazita.
Partida bigarren zatian erabaki da. Gorriek 11-0eko partzial bat sinatu dute, tanto ugarietan Zabaletak ireki eta Elordik amaituz, eta irribarrea berriro atera zaie txapelketa luze honetan.
Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak ondo eutsi dute lehen zatian. Atzelaria ondo ari zen atzeko koadretan eta aurrelariak tanto onak egin ditu aurrean. Hala, sei berdinketa eman dira neurketaren lehen zatian (1-1, 3-3, 4-4, 5-5, 8-8 eta 9-9). Tartean, tanto bitxiren bat ikusteko aukera ere egon da. Adibidez, 1-3koan, urdinek egindako tantoan alegia, Elordik bi aldiz joan behar izan du lurrera aurkarien pilota altxatzeko –Rezustak ondo aprobetxatu du egoera nahita erdi zabalera botatzeko–, baina Peio Etxeberriak bikain amaitu du tantoa.
Partida oso orekatua zihoan. Peio Etxeberriak bi pareta bota ditu 11-10koa egiteko eta 12-10 joan dira gorria aurretik lehen atsedenaldi luzera. Baina hortxe amaitu dira urdinen ilusio guztiak. Aurkariek lekukoa hartu eta amaiera arte ez dira gelditu. Elordik zortzi tanto amaitu ditu epe horretan (guztira 14 egin ditu, horietako bi sakez), atzean segurtasun handia eskaini duen Zabaletaren laguntzarekin.
Atzelari nafarrak oso urruti izan du Rezusta partidan zehar eta Elordik bikain aprobetxatu ditu zulo guztiak min egiteko. Urdinek ez dituzte bere aukerak baliatu, 20-10ekoan bezala non Peio Etxeberria tantoa dominatzen ari zen eta azkenean Elordik dejada eder batekin amaitu duen. Mallabitarrak azkeneko bi tantoak ere sinatu ditu, ezker gantxoz eta beste bi paretekin.
PARTIDAKO FITXA:
Elordi-Zabaleta: 22
Peio Etxeberria-Rezusta: 10
Pilotakadak: 455. Iraupena: 53:41. Markagailua: 0-1, 1-1, 1-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 8-5, 8-9, 11-9, 11-10 eta 22-10. Sakez egindako tantoak: 1 Elordik eta 2 Peio Etxeberriak. Jokoan egindako tantoak: 12 Elordik, 2 Zabaletak, 5 Peio Etxeberriak eta 1 Rezustak. Hutsak: 2 Elordik, 0 Zabaletak, 4 Peio Etxeberriak eta 3 Rezustak. Gertakariak: Giro bikaina Larraintzarreko pilotalekuan Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida ikusteko. Lehen sakea urdinentzat.

Modus Operandi taldearen ‘Laztana’ bideoklipa, NAIZen ikusgai primizian

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz
« Troubles bipolaires, près de 10 000 cas au Pays Basque »

Herida muy grave una mujer en Bilbo en un posible ataque machista que se investiga

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
