NAIZ

‘Breakadventure’ film laburrak irabazi du Zinetika Jaialdia

Igor Krasik alemaniarrak 500 euroko saria irabazi du Zinetika Jaialdian, ‘Breakadventure’ lanari esker, zeinek Film Onena bezala izendatu duten. Zuzendari Onenaren saria Shawn Fitzgerald Ahern frantsesa izan da, ‘Au mur de la mer’  lanarengatik.

‘Breakadventure’ lanaren fotograma bat.
‘Breakadventure’ lanaren fotograma bat. (ZINETIKA)

Iruñea, Donostia eta Bilbon ospatzen den Zinetika Bideodantza Jaialdiaren VII. edizioa ospatu da azaroa eta abendua bitartean, eta palmaresa zabaldu dute antolatzaileek.  Hala, 2022ko Film Onenaren Saria, 500 €-koa, Igor Krasik-en ‘Breakadventure) film labur alemaniarrak jaso du.

Zuzendari Onenaren Saria, 500 €-koa ere bai, ‘Au mur de la mer’ filmaren zuzendari Shawn Fitzgerald Ahern zinemagile frantsesak jaso du. Gainera, epaimahaiak ohorezko aipamena eman dio Katayoun Parmar-en ‘Yellow Line’ lan irandarrari.
 
Lan horiek balioetsi dituen epaimahaia Maitena Muruzabalek, Mikel Belascoainek eta Marina Lameirok osatu dute.
 
Kresala Zineklubak ematen duen K Saria Kati Kallio-ren ‘Walks with me’ film laburrak jaso du.

Bestelako Argiak

Zinetikak Iruñeko Udalak abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra bitartean Ziudadelan antolatutako Bestelako Argiak jaialdiaren VII. edizioaren egitarauan lagundu du, aurretik ospatzen den jaialdian parte hartutako lanen aukeraketa bat eskainiz.
 
Gainera, proposatutako proiekzioek argi-instalazio interaktiboak, familia-lantegi sortzaileak eta arte-erakusketak ere barne hartzen dituen programazioarekin bat egiten dute.
 
Jarduera guztiak dohainik izanen dira, lantegiak izan ezik; horietarako aldez aurretik izena eman behar da. Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta zirrarak suspertzea proposatzen du, bideo-sormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik.
 
Bestelakoa Argiak jaialdian parte hartzeko aukeratutako film laburrak honako hauek izan dira: ‘Breakadventure’ (Igor Krasik, Alemania), ‘Unfolding’ (Noelia Pignatto, Argentina), ‘Anamnesis’ (Evaggelia Lousioti, Grezia) eta ‘Uholdeak’ (Olatz Larunbe, Euskal Herria).