
Joan den asteartean Mikel Zabalzaren arrebak eta Mikel Zabalza Herri Ekimeneko bi ordezkari bildu ziren EAEn Espainiako Gobernuko ordezkaria den Denis Itxasorekin, «urrats testimonialez harago, egia osoa argitzeko urratsak egiteko».
Ohar batean azaldu dutenez, duela bi urte, 2020ko abenduaren 19an, Itxaso agertu egin zen Donostiako Udalak Mikel Zabalzari egindako aitortza ekitaldi instituzionalean. «Orduan, ekimen ‘pertsonala’ izan zela aipatu bazuen ere, halako ardura politiko eta instituzionala duten pertsonei, kasu honetan Gobernuaren ordezkariari, ezin zaio onartu adieraztea ekimen ‘pertsonal’ hutsa izan zenik, duen karguaren jabe izanda, kutsu politiko osoa baitu egindako urrats hark; are, Estatuak egiarekiko duen zorra izanda».
Hala, bilera hasita, senideek eta herri ekimeneko ordezkariek hitza hartu zuten Mikel Zabalzak eta harekin atxilotutakoek pairatutako «bidegabekeria» gogorarazteko, eta Estatuari eskatzeko bertan behera utz dezan, 37 urte eta gero, «berak bakarrik eusten duen ‘egia ofiziala’, horren haritik bakarrik eskuratu ahalko baitira egia, justizia eta erreparazioa».
«Gogorarazi genion Estatuko ordezkariari Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Jaurlaritzak aitortu egin dutela Mikel poliziaren biolentziaren biktima gisa, eta Estatuari dagokiola, eta badezakeela, horren froga berriak bilatzea, horiek ez baitira lortuko borondate politikoaren ondorioz ez bada», gaineratu dute.
Eta, adierazi dutenez, «Denis Itxasok erantzun zuen garai zaila dela, orain artean ez dagoela froga berririk, baina Madrili helaraziko diola senideen eta Mikel Zabalza herri ekimenaren eskaria, eta saiatuko dela aurrerapausoren bat lortzen».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
