NAIZ

EAJko Urduñako alkategaia, herriaren alde «larrua jotzeko» prest

EAJko Urduñako alkategai den Iker Santocildesen Gabonetako gutuna zabaldu da sareetan, non herriaren alde «larrua joko» duela dioena, itzultzaile automatikoaren erabilera okerragatik? Txiste ugari eragin du.

EAJko Urduñako alkategaiaren gutuna zabaldu da sareetan.
EAJko Urduñako alkategaiaren gutuna zabaldu da sareetan. (@mikel_bengo)

Urduñako bizilagunei zuzendutako Gabonetako gutunean Iker Santocildes EAJko alkategaiak bere burua aurkezten du, «Urduña merezi duen lekuan jartzeko» asmoa duela esanez. Bukaerara aldera, baina, «Urduñaren alde larrua joko» duela dio.

Gaztelaniazko itzulpen oker bat dela pentsa daiteke (beste zenbait aipamenetan itzultzaile automatiko baten erabilera antzematen da), baina Twitterren zeresan handia eman du eta txiste askori bide eman die.

Beste batzuek Urduñako herritarrak zoriondu dituzte.

Alkategai oso gaztea da bere burua aurkezten duena, 27 urte baino ez ditu, abendu honetan bertan beteta. Aho batez hautatu berri dute bere alderdikideek alkatea izaten saiatzeko. Administrazio eta Finantzetako goi-mailako gradua egin zuen; ondoren, EHUko Sarrikoko fakultatean Fiskalitatean eta Administrazio Publikoan graduatu zen, eta gaur egun gestoria batean egiten du lan, hipoteka-kudeatzaile gisa.

Santocildesenaren harira, EiTBren «akats» bat ere ekarri dute gogora, nahiz eta azkenean hura «fake» bat izan zen.

Kasu honetan, baina, NAIZek baieztatu ahal izan du horixe izan dela etxerik etxe banatu den eskuorria.

EAJk Urduñan banatu duen eskuorria. (NAIZ)