
Bidasoa Irunek Pedro Souza Pacheco (Säo Paulo, Brasil, 1998) atzelaria fitxatu du bi denboraldi eta erdirako, jokalariak eta klubak adostutako aurre-akordio baten bitartez. Pachecok joko-antolatzaile gisara jokatzen du, eta Eslovakiako Tatran Presov taldetik etorri da. Talde horrek 2020ean fitxatu zuen, eta geroztik, han aritu da. Brasildarrak osasun-azterketa egin behar du oraindik, eta hori gainditzean gauzatuko da Bidasoaren eta jokalariaren arteko akordioa. Atzelaria 190 zentimetro luze da, eta 90 kilogramo pisatzen ditu.
Pachecok badaki zer den Artalekun jokatzea. Izan ere, Bidasoa Irunek Eslovakiako taldearen aurka jokatu zuen pasa den denboraldian EHF European Leagueko multzoko faseko neurketa bat. Bi gol sartu zituen partida hartan, gainera. Bere kirol ibilbidea Brasilen hasi zuen, Pinheiros taldean. Bertatik, Eslovakiara jaon zen. Horrez gain, Brasileko selekzioaren deialdietan sartu izan ohi da, eta Polonia eta Suediako Munduko Txapelketako aurre-zerrendan dago, –hilabete honetan jokatuko da, urtarrilaren 11tik 29ra–.
🛬 #OngiEtorriPedro
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) January 3, 2023
ℹ️ https://t.co/bV6cyr3kth#AupaBidasoa 💛💙 #HistoriaEraikitzen pic.twitter.com/E8CcL37pO9
Jacobo Cuetara Bidasoa Iruneko entrenatzaileak «operazio handitzat» jo du klubak brasildarra fitxatu izana: «Jon Azkueren hutsunea betetzeko ekarri dugu Pachecho datorren denboraldirako. Baina ikusita Esloveniako kluba utzi duela, egoera aprobetxatu dugu prestakuntza lanak egin ditzan datozen hilabeteetan. Jokalariak taldera egokitzeko denbora behar du, gure jokatzeko moduagatik, joko sistemagatik, eta gure filosofiarengatik».
Entrenatzaileak adierazi du horrelako beste zenbait antzeko kasu egon direla taldean, esaterako, Rangel Luan da Rosaren edo Donat Bartoken kasuak. Pachecoren bertuteen inguruan ere mintzatu da Bidasoako prestatzailea: «Posizio askotan joka dezakeen atzelari bat da, hegalean edo alboko atzelari moduan aritu daitekeena. Kalitate indibidual handiko jokalaria da, eta gola sartzeko gaitasuna du. Batez ere min egin zigun iaz Eslovakian jokatutako partidan. Gure jokatzeko moduarekin bat egin eta hazi behar du».

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Los vídeos de la mortal paliza al joven negro Tyron Nichols generan indignación en EEUU

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
