BASE jauzia, paralpinismoa, wingsuit-a… gero eta gehiago hartzen ari dira mendiguneak. Mendizaleak eta eskalatzaileak ere harrapatu ditu, eta jarduera batean edo bestean kirolari horiek hegan egiten ikusten ditugu. Ez da gaurko kontu bat, baina, bederen, azkenaldiotan batzuek-batzuek jarduera ikusgarriak egin dituzte. Hurrengo hiru adibideetan, wingsuit-a (hegal-trajea) da kirolariek jauzi egiteko erabili duten tresneria.
Aconcagua
Urte Berriari hasiera emateko, Tim Howell-ek hegal-jantzi batekin hegan egin zuen Aconcaguan. Hori egiten, lehen kirolaria izan da. Aurreratu behar dugu mendi horren gailurra (6.962 m) ez zuela zapaldu eta jauzi hori 6.000 metrotik egin zuela: «Eguraldi makurrarengatik atzera egin nuen. Baina jaisten ari nintzela, hegan egiteko aukera on bat aprobetxatzeko aukera izan nuen. Ez zen batere samurra izan, baina den-dena ondo irten zen. Hegal-traje batekin egin dudan lorpen handiena izan da».
Eskalatzailea zein alpinista da britainiarra, baina BASE jauzian eskarmentu oso aberatsa du. Denera, azken hamar urteotan ehun jauzi egin ditu Alpeetan, Yosemiten, Groenlandian…
Jarduera hori egin eta gero, Howell-ek adierazi zuen oso emozionatuta zegoela: «Esan behar dut adrenalina konturik ez dagoela; izan ere, jauzi egin aurretik oso lasai egon behar dut. Kirol hau oso arriskutsua da, baina azken urteotan aurrerapen teknologiko garrantzitsuak izan dira».
Dolomitak
Bien bitartean, Marco Milanesek free solo eta wingsuit-a elkar lotu ditu. Hots, bakarka integraleko eskalada eta hegal-trajea. Lehenik eta behin, eskalatzaile italiarrak Vajolet izeneko orratza (Dolomitak) sokarik gabe igo zuen. Horretarako, “Piaz” bidea aukeratu zuen: 140 metro eta, gehienez, IV+ zailtasun teknikoak. Eskalada hori bukatu bezain laster, hegal-trajea jarri eta jauzi egin zuen: «Bi kirol horiek uztartzen ditut gizabanako bezala nire estetika eta perfekzioa lortzeko. Sokarik gabe eskalatzea biziki gustatzen zait; oso soila da eta nire beldurrei aurre egiten diet».
Mont Blanc
Fred Fugen, Vincent Cotte eta Aurelian Chatard, berriz, ez dira eskalatzaileak ezta alpinistak ere. Alabaina, BASE jauzian munduko espezialista zailduenetarikoak diren kirolari hauek mendia aukera dute euren azken jarduera ikusgarria egin ahal izateko. Mont Blanc izan da eremua. Protagonista frantziarrok BASE jauzia eta abiadura bateratuz, “bidaia” ikaragarria zein zorabiagarria egin dute. Helikoptero batetik jauzi egin zuten, eta, hegal-trajeak lagunduta, mendi enblematiko horren ertzetik ibili ziren.
Les Houches herria izan zuten helmuga. 7,5 kilometro eta 3.650 metroko desnibela dituen hegaldi horretarako soilik hiru minutu behar izan zituzten. 200 kilometro orduko abiadura hartu zuten, eta, bideoan ikusten den bezala, zehaztasun handia behar da ertzen, serac-en eta glaziarren artean maniobratzeko. Antza denez, hegal-traje batekin egin den hegaldi luzeena izan da frantziarrena.
[eu] 404 errorea
Eskatutako orria ez da aurkitu
Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.
Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.
[es] error 404
La página solicitada no se ha encontrado.
Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.
También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".
[fr] erreur 404
La page demandée n'a pas été trouvée
Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.
Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".
[en] error 404
The page you requested was not found.
It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.
It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos
