Eneko Goia Donostiako alkateak 2023ko Urrezko Danborra eman dio Javier García Cogorrori, Udaletxeko Udalbatzan, San Sebastian eguneko ekitaldi ofizialetako batean. Javier García Cogorro madrildarra Miramongo Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen Viralgen enpresaren egungo kontseilari delegatua da.
Donostiako Udalaren esanetan, Garcia Cogorroren «kudeaketa eraginkorrak, urte gutxiren buruan, terapia genikorako bektore biralak ekoizten dituen enpresa berritzaile hau, medikuntzaren historia aldatzen ari den sektore baten mundu mailako erreferente bihurtu du». Halaber, azaldu dute Urrezko Danborra entregatu zaiola, «Donostiarekin duen inplikazio pertsonal, profesional eta emozionalagatik».
Goiak adierazi duenez, «Javier bezala osasunari lotutako proiektu zientifikoak bultzatzen dituzten pertsonei esker, gaixotasunak giza ezagutzak konpon ditzakeen desmoldaketak direla pentsa dezakegu». «Uste dut ez dela kasualitatea Viralgen, eta Javierrek bultzatu dituen proiektu guztiek beren esparrua Donostian aurkitu izana. Gure hiria eta lurraldea aspalditik ari dira apustua egiten eta baldintzak sortzen Javier bezalako pertsonek hemen aurki dezaten beharrezko humusa zientziarekin eta ezagutzarekin lotutako ekimenak finkatu ahal izateko», gaineratu du alkateak.
Erreferente bioteknologian
García Cogorro Columbus Venture Partners, biziaren zientzietan eta bioteknologian espezializatutako arrisku-kapitaleko funtsaren sortzailea eta bazkidea ere bada eta Columbus Fundazioaren sortzailea, patroia eta idazkaria. Gainera, osasunaren sektore bioteknologikoan lider diren enpresa hauen aholkularia da: AskBio, Artax Biopharma, Highlight Therapeutics, Vivet Therapeutics eta Aura Bio Sciences.
2020ko urrian, Bayer multinazional alemaniarrak Viralgen erosi zuen, bere marka, kultura korporatiboa eta kudeaketa independentea mantenduz. Mugarri horrek Gipuzkoa bioteknologiako abangoardiako mundu mailako erreferente bihurtu du. Gainera, hirian dagoeneko 6.000 profesional inguru ari dira zientzia eta ikerkuntzan lanean.

La explotación laboral en dos bares de Donostia destapa más en Hondarribia

GKS reivindica en las calles la necesidad de construir un Estado socialista

« Notre enfant est la seule enfant scolarisée à Briscous à subir vos décisions abjectes »

Otegi: «¿Me explican por qué la soberanía es buena para los españoles y mala para los vascos?»

Fallece Rodolfo Ares, exconsejero de Interior y dirigente clave para el PSE en este siglo

Artolazabal: «ETA fue un error; ante Franco se podía ser rebelde con kaikus o mendigoizales»

Inteligentzia artifiziala: euskarak bere tokia behar du

Javi Rivero y Gorka Rico, del Ama de Tolosa, Cocineros Revelación de Madrid Fusión 2023
