Bertsozale elkarteak bigarrenez antolatuko du aurten Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa, 2018an Itsasun zendutako bertsolari ezagunaren izena ohoratzeko xedez.
Ohar bidez aditzera eman dutenez, iaz bezala aurten ere bi atal izango ditu sariketak, gazteena eta helduena. Azken honetan, 16 urtetik gorakoei dagokiena, gutxienez sei bertso eta gehienez hamar idatzi beharko dira. Gazteen mailan 16 urtez beherakoek har dezaketen parte eta lau eta zortzi bertso artean osatu behar dituzte.
Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango direla adierazi dute elkartetik eta lanak igortzeko epea otsailaren 28an amaitzen dela ere zehaztu dute. Lanak sarasua.lehiaketa@gmail.com helbide elektronikora helarazi behar dira.
Parte hartzaileek hiru sari eskuratzeko aukera izango dute. Helduen mailan, 300, 200 eta 100 euro jasoko dituzte lehen hiru sarituek. Gazteen mailan, aldiz, lehen saria taldekako Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalerako sarrera eta trikota berdingabea eskuratuko du, bigarren sailkatuak aipatu txapelketarako sarrera eta tixerta berdingabea jasoko ditu saritzat eta hirugarren postua eskuratzen duenak, aldiz, taldekako Xilabarako sarrera. Sarrera hau 2023ko beste final beterako sarrerarekin (Nafarroakoa edo Bizkaiakoa) truka daitekeela zehaztu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago eta oinarriak, Bertsozale elkartearen webgunean.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
