Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskolak gaur goizean inauguratu ditu instalazio berriak. Lehengo Txomin Agirre ikastolako egoitzan kokatuta daude, udalerriko Kamiñazpi auzoan, 2,5 milioi euroko inbertsioaren ondoren. Inbertsioa ikastetxearen titularra den parrokiarekin batera, Bilboko Gotzaindegiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lakuako Gobernuaren Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak ordaindu dute. Helburua Bizkaian eta, bereziki, Lea Artibai eskualdean, itsas-arrantza sektorea bultzatzea da.
Arduradunek nabarmendu dutenez, arrantza eskola berria (2.500 metro karratutik gorakoa patioak kontatu gabe) Lea Artibai eskualdeko hezkuntza eskaintza zabaldu eta hobetzen duen proiektu «berritzailea» bihurtuko da. Ikastegiko zuzendari Bittor San Millanek azaldu duenez, «hezkuntza lidergoa hartuko du eta itsas-arrantza sektorea sustatuko du une erabakigarri batean. Hori guztia, kontuan hartuta Ondarroako portua Kantauri isurialdeko arrantza porturik garrantzitsuenetakoa dela».
Izan ere, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, «Arrantza Eskola proiektu giltzarria da sektore oso baten etorkizuna ziurtatzen saiatzeko, lehiakorragoa eginez».
«Gaur ikastegi barri bat inauguratu dugu, eta aukera berriak izango ditugu itsas arrantzaren sektoreko balio-kate osorako. Eskualde osoan. 2 milioi eta erdiko inbertsio honek horma hauetatik haratago doaz, etorkizunerako apustua dira. Lea Artibaik itsasoko eta arrantzako jardueraren alde egiten duen apustu estrategiko honi heltzeko definitzen den gobernantza ereduaren parte izan behar du», adierazi du.
Prestakuntza portuan ere
Eraldaketa sakonari esker, Arrantza Eskola berriak Nabigazioko eta Arrantzako Erdi Mailako ziklo berri bat eukiko du, gainerako hezkuntza eskaintzari gehituko zaiona: Itsas Mekanikako Erdi Mailako Gradua, Alturako Patroiaren Goi Mailako Gradua eta Makinen Goi Mailako Gradua. Horrez gain, ikastegiak abian jarriko du hurrengo hilabeteetan Ethazi metodologia barritzailea. Horren bidez, ikasleek erronka eta proiektuen bidez lan egiten dute, «ikaskuntza praktikoagoa eta dinamikoagoa eginez».
Gainera, arautu gabeko prestakuntza hezkuntza eskaintzan ere sartuko da, lanbide ziurtagiri berriekin. Horrela, besteak beste, sakonera txikiko urpekaritza profesionaleko ikastaroak emango dira Ondarroako portuan, itsas-arrantzako prestakuntza osatzeko.
Zentzu horretan, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak azpimarratu duenez, «proiektu honek sendotzen du Eusko Jaurlaritzaren apustua belaunaldi erreleboagaitik eta Euskadiko arrantza sektorearen profesionalizazioagaitik. Hori guztia, sektorearen etorkizuna bermatzeko helburuagaz gazteen eransketagaz, sektore jasangarri eta lehiakor bat ahalbidetzeko».

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Kilian Jornetek ezkutuko karta bat erakutsi du muturreko eskian

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
