
Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek greba hasi dute Bilboko kaleetatik manifestazioa eginez. 8 eguneko lanuztea egingo dute oraingoan, ELAk deituta.
ELAk zabaldutako datuen arabera, Bizkaiko egoitzetako 400 langilek baino gehiagok parte hartu dute gaurko greba deialdian. Salatu dute bi urte eta erdi baino gehiagoz dituztela soldatak izoztuta eta 2021eko urritik adinekoen egoitzetako patronalak ez direla langileekin bildu.
Sindikatuak salatu duenez, Bizkaiko zahar etxeek «manipulatu» egiten dute langileen lan baldintzen inguruan zabaltzen duten informazioa; izan ere, ELAk azaldu duenez, «familiei jakinarazi diete 2023an aplikatzen dieten tarifa igoera (%6,5etik %10era) soldata igoeren eta hitzarmenaren negoziazioaren ondorio dela». Hori «gezurra» dela ohartarazi dute ELAtik.
Adinekoen zaintzaren sektorea nabarmen pribatizatu da eta langileak publikoak ez badira ere, Bizkaiko Diputazioa da zaintzaren zerbitzua enpresei ordaintzen diena. Hori dela eta, Aldundiari erantzukizuna egotzi dio ELAk: «Diru publiko kopuru handia ordaintzen jarraitzen die enpresei, baina adinekoen asistentzia kalitatea ez da hobetzen, ezta langile kopurua zein baldintzak ere».
Era berean, ELAk gogora ekarri du aspalditik errepikatzen ari direna, sektoreak «gabezia larriak» dituela eta, azpimarratu dutenez, «negozioari lehentasuna ematen dion eredua da, pertsonen gainetik, eta erakundeen propagandaz haratago, ez dago hori aldatzeko benetako borondaterik». Bihar, otsailak 2, ELAk deitutako bigarren greba eguna izango dute. Goizeko 7.15ean Zabalburun abiatuko dute manifestazioa eta Bilboko udaletxeko eskaileretan amaitu.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

Brevet : Pap Ndiaye autorise le passage de l'épreuve de sciences en basque

Réforme des retraites : nouvelle mobilisation à Bayonne avant une semaine de blocage

El espéculo abre un diálogo entre tecnología y feminismo

«El relato oficial romantiza demasiado el fenómeno del chabolismo en Bilbao»

«Espezialista guztiek gauza bera esaten dizutenean, erabakia ez da zaila, asimilatzea da zaila»
