
LAB sindikatua da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gehien hazi dena lau urtean behin egiten den hauteskunde sindikalen aldi kontzentratuaren lehen fasean, ordezkaritzaren % 20ra hurbilduz. Afiliazioa %14 igo du, 47.742 afiliatu izateraino, sindikatuak azpimarratu duenez.
ELAk lehen indar sindikala izaten jarraitzen du EAEn, beste sindikatuei tarte handia aterata, baina ordezkaritza apur bat jaitsi da: % 41,04tik % 40,74ra igaro da 2018ko abenduaren 31tik 2022ko data berera. LAB Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren sindikatu gisa finkatu da, ordezkaritzaren %19,59rekin, duela lau urte zuen % 19,09tik 0,50 puntu hazita.
LAB sindikatutik adierazi dutenez, «LAB sindikatua lan baldintza prekarioak dituzten sektoreetara hurbiltzeko egiten ari den ahaleginaren emaitzetako bat da». Era berean, azpimarratu dute afiliatutako emakumeen ehunekoak gora egin duela azken lau urteetan, % 41,9tik % 43,58ra, eta hori LAB sektore feminizatuetan egiten ari den lanari egotzi diote.
CCOO eta UGT
Bestalde, CCOO eta UGT mantendu egin dira. CCOO % 18,58tik % 18,57ra igaro da, eta UGT % 10,68tik % 10,69ra.
Nafarroako hauteskunde sindikalen lehen fase honetako emaitzei dagokienez, UGTk lehen indarra izaten jarraitzen du, azken lau urteetan beherakada txiki bat izan ondoren ( % 25,16tik % 24,83ra); atzetik dauzka CCOO ( % 23,97tik % 23,93ra), ELA ( % 22,76tik % 23,1era hazi da) eta LAB ( % 16,24tik % 17,16ra igo da).

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

Clara Ponsatí, en libertad tras ser detenida al regresar tras cinco años de exilio a Barcelona

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
