
Etxeratek asteazken honetan jakinarazi duenez, eskumuturreko elektronikoa kendu eta baldintzapeko askatasunean da Mikel Barrios. Ez da kartzelara itzuli beharko.
Honekin auzi luze bat ixten da. 2020. urtean zehar bereziki oihartzun handia izan zuen bere kontrako jazarpenak.
🟢📌📢 Mikel Barrios Santamaria preso iruindarra baldintzapeko askatasunean geratu da, eskumuturreko telematikoa kenduta. Ongi etorri Mikel! #Batgutxiago
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) February 8, 2023
Oharra 👇https://t.co/rftlcVPSG1
34 urteko iruindarra Alemanian atxilotu zuten 2017ean eta Estatu frantsesera bidali zuten, euroagindu baten bidez. 2018ko urrira arte Osnyn preso izan zuten eta gero epaiketaren zain aske utzi zuten, epaitegien kontrolpean.
Bost urteko zigorra ezarri ostean, helegitea aurkeztu arren espetxera itzuli zuten Mikel Barrios 2020. urteko ekainean, baina ez zen Mont de Marsanera bakar-bakarrik heldu: euskal gizartearen ordezkaritza zabal batek lagundu zuen, espetxeratzeak islatzen zuen blokeo egoera salatzeko asmoz. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoaren lehendakariak ere babesa helarazi zion mezu baten bitartez, bertaratzeko aukerarik izan ez zuen arren.
Urte horretako urrian askatu zuten berriz, helegitearen erabakiaren zain baitzegoen, baina 2021ko urtarrilean kondena berretsi zuen Apelazio Auzitegiak eta geroztik zigorra betetzen egon da, etxean eskumuturreko elektronikoa eramanez. Orain bete beharreko neurriak amaitutzat eman dituzte eta baldintzapean erabat aske da Arrosadiako gaztea.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

Réforme des retraites : nouvelle mobilisation à Bayonne avant une semaine de blocage

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra
