
2003an hil zen Celia Cruz saltsaren mitoak historia egin du berriro, 2024an dolar laurdeneko txanponean agertzeko aukeratu baitute, Estatu Batuetan omenaldi horretarako hautatu duten lehen emakume afrolatinoa.
ABC News telebista kate estatubatuarrak asteazken honetan jakitera eman duenez, 1925ean Habanan jaio eta helduaroan AEBra emigratu zuen Cruz aukeratu du AEBko Monetaren Etxeak ‘American Women Quarters Programa’ (Estatu Batuetako Emakumeentzako Dolar Laurdenetako Programa) ekimenerako.
2022 eta 2025 bitartean garatzen den programa horrekin, Moneta Etxeak urtero 25 zentimoko piezak igortzen ditu «etnikoki, arrazaz eta geografikoki desberdinak diren» bost emakume omentzeko. Diseinuak 2023ko erdialdean ezagutaraziko dira.
Cruzekin batera txanponean agertzeko aukeratutako beste lau emakumeak Patsy Takemoto Mink, AEBko Kongresura iritsi zen lehen emakume ez-zuria; Mary Edwards, zirujaua, eskubide zibilen aldeko aktibista eta abolizionista; Pauli Murray agurgarria, poeta, idazle eta abokatua, eta Zitkala-Sa, Gertrude Simmons Bonnin bezala ezaguna, idazlea, konpositorea eta natibo amerikarren eskubideen aldeko aktibista.
Cruz Kuban hasi zen abesten, garai hartako orkestrarik ezagunenetako batean, La Sonora Matanceran. 1953 eta 1959 arteko iraultzaren ondoren, Cruzek AEBra migratu zuen 1961ean, eta saltsaren soinua gaur egun ulertzen den bezala definitzen lagundu zuen.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

Réforme des retraites : nouvelle mobilisation à Bayonne avant une semaine de blocage

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra
