
Txileko Hondamendiak Prebenitzeko eta Erantzuteko Zerbitzu Nazionalak (Senapred) gaur jakinarazi duenez, duela astebetetik Txileko hegoaldean eta erdigunean hedatzen ari diren suteek 366.000 hektarea baino gehiago erre dituzte, ostegun gauera arte jasotako datuen arabera. Suteek astebete daramate aktibo eta oraindik ez daude kontrolatuta. 24 pertsona hil dira eta 5.500 kaltetu baino gehiago utzi dituzte.
Baliabide faltak (Txilen suhiltzaileak ez dira profesionalak), basoen kudeaketa txarrak eta baldintza klimatiko txarrek tragedia bizkortu dute, Txilen mota honetako larriena. Camila Vallejo Txileko Gobernuaren bozeramaileak jakitera eman du ez dutela espero sutea martxoko lehen hamabostaldira arte itzaltzerik. «Garrantzitsuena da sute berririk ez piztea», azaldu du Vallejok, azpimarratuz gehienak pertsonek eragindakoak direla.
Datuek erakusten dutenez, gainera, kiskalitako eremu gehienak suteen lehen bi egunetan erre ziren, baldintza klimatikoak okerragoak zirenean (30 kilometro orduko haize-boladak, 30 gradutik gorako tenperaturak eta airearen hezetasuna %30etik beherakoa) eta larrialdi-zerbitzuak urriagoak zirenean.

Senapredek argitaratutako txostenak zehazten du, halaber, suntsitutako higiezinak 1.206 direla, horietatik 602 Biobio eskualdean, 305 Ñublen eta 296 La Araucanian.
Testuinguru horretan, Txileko Armadak etxeratze-agindua ezarri du gaur gauean La Araucanía, Biobío eta Ñuble eskualdeetako 28 komunetan.
Biobio eskualdean, hainbat herri ebakuatzeko agindua jaso dute ostegun gauean.
Hogeita hamar pertsona inguru atxilotu dituzte orain arte, ustez sutearen hasieran erantzukizuna izateagatik, gehienak arduragabekeriagatik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

