
Azkoitiko bizilaguna den Asier Karrera etxarriarra espetxera itzularazi duen gradu erregresioaren aurkako adierazpen bana onartu dute bi herriotan.
Etxarri Aranazko korporazioak zein Azkoitiko EAJ, EH Bildu eta Azkoitia Bai alderdiek –PSEk aurka agertu da– adierazpen bana onartu dute «Fiskaltzak espetxe-organoek hartutako ebazpenen aurka behin eta berriro errekurtsoak jartzen dituela eta» kezka adierazteko.
Bi testuotan gogoratzen dute «kontuan hartu behar da organo horiek direla presoek espetxean duten bilakaera ondoen ezagutzen dutenak».
Hori dela eta, eskatu dute, «ebazpen judizialek merezi duten errespetua aintzat hartuta, ebazpen horiek bateragarriak izan daitezela Espetxeetako Administrazioko organoen erabakiekin, gradu progresioak eta/edo espetxeko baimenak arau izan daitezen, eta ez salbuespena».
Karrera 2000. urteko azarotik dago preso eta iragan urriaren 6an, lege arrunta aplikatuz, hirugarren gradua eman zioten. Hala ere, joan den astean espetxeratu zuten berriro, bigarren espetxe-graduan jarrita, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hala erabakita, Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzak eskatu ondoren.
Bi udaletan adostutako testuak nabarmentzen du maiatzean betetzen dituela zigorraren hiru laurdenak eta, beraz, «bere zigorraren erdia betea eta legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu 3. graduan egoteko».

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
